Taldekideak

jueves, 6 de octubre de 2011

HASIERAKO ORRI PERTSONALIZATUAK

SARRERA
Seguruena zuetako batzuek izango duzue jada orrialde hauen berri. Orrialde hauek web 2.0 bitartez sortu dira, eta oso erabilgarriak suertatu daitezke, izan ere orrialde berdin batean pertsona bakoitzari interesgarria iruditzen zaion informazioa gordetzen dute: Notiziak ikusteko aukera dago, eguraldia, gure emaileko korreoak, hiztegiak, jolasak eta beste mota askotako gauzak.
Orrialde hauek, lehenengo orri jartzeko interesgarriak dira. Horrela, esploratzailea irekitzean aterako zaigun lehenengo orriaren bidez, jo ahal izango dugu beharrezkoa dugun informazio desberdinera. Orrialde hauek, gainera, gure gustura pertsonalizatu ditzakegu, irudia eta formatua aldatuz.
Hezkuntzari dagokionez, ikasleak modu erabilgarri batean diseinatu dezake bere hasiera orria, horrela esploratzailea irekitzen duen bakoitzean, interesgarriak eta beharrezkoak diren aplikazioak agertuko zaizkio; esaterako, G.A.U.R., ekasi, moodle, korreoa, ikasgai batean beharrezkoa duen materiala, zereginen lista…
Arazo bat dute bestalde, ohiko orrialdeak baino motelago kargatzen dira normalean. Hala ere, informazio asko dugunez leihatila berean, orrialde desberdin batean aplikazio bakoitza irekitzen baino lehenago bukatuko dugu normalean.

BILATZAILEEN ESKAINTZAK
Googlek, windos live-ek eta Yahook zerbitzu hau eskaintzen dute beraien bilatzaileen orrietan:
* Googlek bere hasierako orrialdearen goialdean eskuin aldean lotura baten bidez, igoogle.
* Windos live-ek hasierako orrialdearen goialdean eskuin aldean, página personalizada.
* Yahook orrialdearen goialdean eskuin aldean lotura baten bidez, My Yahoo.
Bilatzaileez gain enpresa hauek beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte eta identifikazio berarekin hauetara guztietara irits gaitezke. Hotmailera sartzeko erabiltzen duzun identifikazioak balio dizu Hotmail live-eko hasierako orrialdeko pertsonalizazioa gordetzeko. Beste bietan bezala, Yahoo-ko korreoa My Yahoo erabiltzeko eta g-mail kontua igooglen ibiltzeko.
Zerbitzu hauen alde ona da, ez duzula zure informazio pertsonala eman behar zerbitzuaz gozatzeko.
Probak egiteko hiru zerbitzu hauetan ez da derrigorrezkoa izena ematea, baina pertsonalizatutako guztia desagertu egingo da bilatzaileen cookie-ak borratzean. Aldaketak bermatzeko derrigorrezkoa da identifikazioarekin sartzea.

iGoogle
Leihoak gehitu daitezke, edukiak gaiaren arabera organizatzeko. Gai ezberdinak aukeratzeko aukera ematen du, estetikoki politagoa izan dadin. Moduluak gehitzeko aukera ere ematen du, menuan “añadir gadgets” sakatuta.


Windows Live
“Opciones” enlazetik koloreak eta zutabeak konfiguratzeko aukera ematen du. “Agregar contenido” sakatuz gero, moduluak gehitzeko aukera dago eta “opciones avanzadas” aukeratuz gero, feeds-en helbideak eta gadgets-ak gehitu daitezke.

My Yahoo
My yahook ere, aurreko bien aukera oso berdintsuak eskaintzen ditu. Lehioei, orrialde deitzen die, eta konfigurazia “seleccionar pagina” sakatuz gero egiten da. Fondo gisa gai bat aukeratzeko “cambiar diseño” atalean konfiguratzen da eta “añadir contenido” sakatuz gero, aurretiaz diseinaturiko moduluak, gadgets-ak eta feeds helbideak ezarri daitezke.


ZERBITZU BEREZIAK
Imajinatu, hasierako orrialdea sortu nahi dugula, Google bilatzailearekin baina Hotmail kontua besterik ez dugula. Horretarako bestelako hasierako orriak erabili behar dira, izan ere, Google eta Microsoft-ek ez dute Hotmail kontuarekin erabiltzea ahalbidetzen. Bestelako orri horiek honako hauek dira: Netvibes, Start, Pageflakes eta Protopage. Lau horietatik osoena Netvibes da.
Aurreko zerbitzuetan bezala, leihoak gehitzen dira, moduluak arratoiaren bidez mugitzen dira, eta modulu bakoitza “EDITAR” loturaren bidez aldatu daitezke. Bilatzailearen modulua arakatzeak aukera ugari ematen ditu.
Pertsonalizazio orokorra egiteko loturak pantailako goialdean agertzen dira:
* “Añadir/examinar contenidos”: helbide kontua, bilaketa berezia, web-eko zerbitzu anitzak. Bilatzen ari garena aurkitzen ez badugu Netvibes-eko Ekosisteman aurki ditzakegu.
* Preferencias: Perfil. Ajustes generales. Contenido local. Idiomas. Temas. Fondos de escritorio. Copia de seguridad.
* Iniciar sesión: Saioa hasi behar dugu gure Hotmail kontuarekin eta orrialdea erabiltzea amaitu dugunean saioa itxi behar da, batez ere, ordenagailua elkarbanatzen badugu.
Nahiz eta Netvibes-ek aurreko hirurek baino aukera hobeak eskaini, badu alde txar bat erabiltzaileei atzera botatzen diena. Izan ere, kanpo moduluak erabiltzerakoan erabiltzailearen izena eta segurtasun kodea eman behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario