Taldekideak

domingo, 15 de enero de 2012

HITZ EZKUTUA PORTFOLIOA

Ondorioak 5.eszenatokia


     Iragarkia egitean horrelako proiektuak gure etorkizunean oso erabilgarriak izango direla konturatu gara. Izan ere, ikasleekin jarduera desberdinak egiteko aukera luzatzen dute. Gainera, eskolan IKT-ak integratzen ari direnez, horrelako proiektuen bidez azalpenak eman eta jaso ahal izatea garrantzitsua izango da.

jueves, 12 de enero de 2012

Zer da berrikuntza gelan? Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?

Gaur egun IKT-ek gero eta indar gehiago dute hezkuntza arloan. Horregatik, hauek eskaintzen dizkiguten posibilitate desberdinak ezagutzea eta hauetaz baliatzea lagungarria izango da ikaskuntza prozesuan.

-Arbel digitala baliabide esanguratsua izango da ikasgai guztietan. Bertan azalpenak eman daitezke, bideo eta argazkien bidez lagunduz. Ikasleek parte hartzea interesgarria da, esaterako, bertan aurkezpenak egin ditzakete.

-Jolas interaktiboak ere lagungarriak izango dira. Hauen bidez matematikak, ingelera, ingurunea… landu baitaitezke.

-E-maila erabiltzea haurrek beste lurraldeetako ikasleekin hitz egin dezaten, edota inguruetako beste eskola batekin proiektuak aurrera eramateko.

-Blog-ak sortzea baliagarria izan daiteke. Bertan klasean egindako jarduera desberdinak eskegi daitezke modu ordenatu batean.

-Bideo kamara edo grabagailuen bidez, haurrek egindako zenbait aurkezpen eta jarduera grabatu daitezke. Hauek, ondoren, gainontzekoekin konpartitzeko aukera izango dute, eta horrez gain, egin dutena entzun eta ikusteko eta akatsak zuzentzeko.

-Power pointak edota mapa kontzeptualak erabiltzeak, azalpenak egitean lagungarri izan daitezke. Irakasle naiz ikasleek erabil ditzakete. Laguntza bisualak haurrek kontzeptuak errazago ulertzeko baliogarriak dira.

-Internet erabiltzeak, informazioa jasotzeko aukera zabala eskaintzen digu. Bertan informazio kantitate handia aurki baitaiteke.
 
-Irteerak edota beste moduko jarduerak egitean, argazkiak ateratzea interesgarria da. Hauek gero power point moduan blog batera igo daitezke haurrekin eta gurasoekin konpartitzeko.

IKT-ek beraz, laguntza handia ematen dute ikaskuntza prozesuan. Hala ere, hauek modu egokian erabiltzen jakitea beharrezkoa da. IKT-ek ez dute irakaslea ordezkatu behar, eskura dagoen baliabide bat izan behar dute eta modu naturalean erabili behar dira.

martes, 10 de enero de 2012

ONDORIOAK: NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

     Gaur egungo gizartean teknologia berriak indar handia hartzen ari dira aspektu guztietan. Horregatik, beharrezkoa da gaur egun haurrak hauek erabiltzen heztea eta hauek modu arduratsu batean erabiltzen irakastea. 

     Teknologia berriak modu natural batean erabili behar dira gelan helburu horiek lortzeko. Teknologia berri hauek ikaskuntzan oso erabilgarri izan daitezke: bideoak ikusteko, lanak aurkezteko blogak sortzeko, informazioa iturri ezberdinetatik jasotzeko, beste eskoletako jendearekin komunikatzeko... Aukera handiak ematen dituzte teknologia berri hauek. Gainera gaur egun testu liburuak ere formato digitalean aurki daitezke zenbaitetan eta hau interesgarria da klase osoari zuzentzeko orduan.
Teknologia hauek beraz oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, beti ere tresna moduan erabiltzen badira, irakasleari bere lana hobeto burutzen laguntzeko moduan.

miércoles, 4 de enero de 2012

IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN INGURUAN SAKONDU

Bideo baten planifikazio fasea
Lehenik eta behin, edukia aukeratu behar da. Argi izan behar da zer grabatu nahi den, eta baita non ere, eta planuak zehaztuta egon behar dira. Gidoi teknikoan dago azalduta, eraiki atalean aurki daiteke.

Bideo eta audio formatuak
Windows movie maker programa erabili dugu iragarkia egiteko, beraz, wmv estensioarekin gorde da. Youtubera igotzeko ez dugu aldaketarik egin behar izan. Audacity programa ere erabili dugu, baina ez dugu formatu aldaketarik egin behar izan, soinua bideoari txertatzeko.

Bideo ediziorako tresnak
Programa ezberdinak ego narren, guk windows movie maker erabili dugu, aurretik pixkat bat erabiltzen genekien bakarra zelako. Gustura aritu gara bideo editore honekin lanean, ez baitu zailtasun handirik, eta gauza txukunak ateratzen direlako.

Zer osagai eduki behar dira kontutan osagai multimedia erabiltzeko orduan? Nola egiten da bideo lan bat?

     Osagai multimedia erabiltzeko orduan faktore asko hartu behar dira kontuan. Kamera bat behar dugu, grabatu ahal izateko. Grabatutako hori bideo bihurtzeko, lehenik eta behin ordenagailua behar da. Kamera eta ordenagailua egokitzen den kablarekin konektatu, eta ondoren, programa baten bidez ireki behar da bideoa. Guk windows movie maker erabili dugu. Montatu eta editatu ondoren, programa berarekin musika sar diezaiokegu, eta baita ahotsa ere, aldez aurretik grabatuz. Horrez gain, esaldiak sar daitezke, efektuak eman… Programak berak youtubera igotzeko estensioarekin gordetzen du, beraz ez da aldaketarik egin behar.

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?

Eduki bat modu erakargarri batean aurkezteko gauza asko izan behar dira kontuan. Ez da komeni elementu asko agertzea, hau da, eszenatokia oso beterik egotea, argi gera dadin zer den aurkezten ari garena, eta ikusle denak bertan zentratzeko, garrantzitsuena dela azalduz. Plano aldaketa asko ere ez dira komeni, beharrezkoak soilik, ongi azaltzeko behar direnak. Zenbat eta kolore alaiagoak, are eta iragarki erakargarriagoa, era horretan, ikusleen atentzioa erakarriko dugularik. Horrez gain, musika edukiarekin loturik egon behar da, eta ahotsa sartuz gero, une horretan musikak baino garrantzia gehiago izan behar du. Esaldiak sartzea ere ongi dago, aldez aurretik entzun denari enfasia emateko. Beraz, elementu guzti hauek kontuz hartuz gero, eduki bat modu erakargarri batean aurkeztuko genuke.

ONDORIOAK LANKIDETZA IKASKUNTZA

Teknologia berriek aukera handiak ematen dituzte lana taldean egiteko. Adibidez, web2.0k zerbitzu asko eskaintzen ditu, talde lanak errazteko. Adibidez, blogak, plataformak, RSS, multimedia sharing, Sindication, Audioblogging, Podcasting, Wikiak, folcsonomy eta etiketatzea “Social Bookworking”bezalakoak. Baina zerbitzu hauek irakasteko modua ere aldatzea ekartzen du, ezinezkoa baita aurreko baliabideekin erabiltzen zen irakasteko modu bera erabiltzea, gaur egungo baliabideekin.

Gainera, zerbitzu hauekin erabiltzaileek, tartean ikasleek ere bai, sarea eraikitzen dute, beraien ekarpenekin. Web 2.0-k parte hartzailea, dinamikoa eta kolaboratzailea izatea bultzatzen baitu.

Irakasleak ikasleentzat baliabide moduko bat izan behar du eta ez lehen bezala informazioa zabaltzen duen pertsona, orain informazioa teknologia berriei esker edozeinentzako eskuragarri baitago. Irakasleak hauengana modu egokian iristea bideratu behar du, eta beharrezko informazioa zein den identifikatzen irakatsi. Horretarako askotan behatzaile papera ere egin beharko du, ea ikasleek emandako pausuak ongi jarraitzen dituzten jakiteko eta, zerbitzu hauen ondorioz ebaluatzeko modua horretara aldatu beharko delako neurri handi batean. Bestalde, zerbitzu hauek ikasleei autonomia ematen die ikasketa prozesuan, eta irakasleak autonomia hau erraztu egin behar du.

Amaitzeko esan beharra dago, lankidetza ikaskuntzak ekarpen asko egiten dituela. Izan ere erlazioak ikasteko potentzialitate handia du eta errendimendu akademikoa handitzen du. Gainera desberdinak diren pertsonak batera jardun behar dutenez, eskolako elkarbizitza hobetzen da eta dibertsitatea bultzatzen du.

ONDORIOAK ESKOLA ETA IKT-AK

IKTak azken urteetan presentzia handia hartu dute ikastetxeetan, hezkuntzarako duten potentzialidade handiaren ondorioz. Izan ere, informazioa eta komunikazioa ahalbidetu eta lotzen dituzten tresnak dira. IKTak aipatzen ditugunean burura lehenengo etortzen dena, ordenagailua da.

IKTek erronka batzuk gainditu behar dituzte, adibidez teknologiaren integrazioa ikastetxeetan, irakaskuntza helburuen aldaketa eta irakasleek hartu beharreko rol berriak, alfabetizazio teknologikoa…

IKTak ikastetxeetan sartzeko ordea, integrazio proiektu bat prestatu behar da, hainbat arlo kontuan hartu behar dituena. Zehazki hiru eremutan banatzen dira: IKTak errekurtso didaktiko moduan, IKTak organizazio, gestio eta administrazio errekurtso moduan eta IKTak hezkuntza komunitateko partaide ezberdinak komunikatzeko medio moduan.

Bestetik, IKTei ez zaie garrantzia bera ematen ikastetxe guztietan. IKTen organizazioa hiru modelotan bereizten dute. Lehenengoa burokratikoa da, honek aldaketarekiko jarrera itxia du. Beste modelo bat sistema soziala da eta hau aldaketara irekia dago. Azkena komunitatea da eta aldaketarekin batera doa. Oraindik gehien ematen dena burokratikoa da, baina gaur egungo egoera ikusita agian egokiena sistema soziala dela esan dezakegu. Komunitatea aldaketa handiegia delako, orain arte hezkuntza nolakoa izan den ikusita.

Baina IKTek abantailez gain arazo batzuk ere badituzte. Adibidez irakasleei exijentzia gehiago eskatzen diete, ikasgelak tresna hauetara egokitzeko zailtasunak egon daitezke, irakasleek prestakuntza beharra dute askok ez baitute behar adinako alfabetizazio teknologikoa, gehiegizko informazioa dago eta horrek irakaslearen esfortzu handia eskatzen du ikasleei informazio egokia bakarrik iristeko etab. Baina arazo hauek kontrolatu ezkero, IKTek ekarpen handia egingo die bai ikasleei eta baita hezkuntzari ere.

Gaur egungo gizarteari informazioaren gizartea deitzen zaio, eta hau teknologia berriei esker sortu den gizartea dela esan daiteke, behintzat hauek bultzatuta sortu dena. Egia esan teknologia berriek onura asko ekarri dituzte, adibidez komunikazioa ahalbideratu eta erraztu dute, lanpostu berrien sorrera ekarri du eta zerbitzuak hobetu dira. Bizitza asko erraztu dute, eta orain ezinezkoa irudituko zitzaigun hauen gabe bizitzea, erosotasun askori uko egin behar izango geniekeelako. Baina efektu negatiboak ere baditu. Adibidez sortzen duten dependentzia eta pribatutasun eza. Teknologia berriak direla eta erabat kontrolatuta gaude, eta neurri batean askatasuna ere galdu dugu.

Argi dagoena da, aurretik esanda bezala IKTek potentzialidade handia dutela hezkuntzarako, eta nahiz eta alde txar batzuk izan, dituen onurengatik merezi duela eta beharrezkoak direla, gaur egungo gizarteak ala eskatzen duelako. Gainera ikasleek etorkizuneko gizartean bizi iraun nahi badute, beharrezkoa dute alfabetizazio teknologikoa.