IKTak azken urteetan presentzia handia hartu dute ikastetxeetan, hezkuntzarako duten potentzialidade handiaren ondorioz. Izan ere, informazioa eta komunikazioa ahalbidetu eta lotzen dituzten tresnak dira. IKTak aipatzen ditugunean burura lehenengo etortzen dena, ordenagailua da.
IKTek erronka batzuk gainditu behar dituzte, adibidez teknologiaren integrazioa ikastetxeetan, irakaskuntza helburuen aldaketa eta irakasleek hartu beharreko rol berriak, alfabetizazio teknologikoa…
IKTak ikastetxeetan sartzeko ordea, integrazio proiektu bat prestatu behar da, hainbat arlo kontuan hartu behar dituena. Zehazki hiru eremutan banatzen dira: IKTak errekurtso didaktiko moduan, IKTak organizazio, gestio eta administrazio errekurtso moduan eta IKTak hezkuntza komunitateko partaide ezberdinak komunikatzeko medio moduan.
Bestetik, IKTei ez zaie garrantzia bera ematen ikastetxe guztietan. IKTen organizazioa hiru modelotan bereizten dute. Lehenengoa burokratikoa da, honek aldaketarekiko jarrera itxia du. Beste modelo bat sistema soziala da eta hau aldaketara irekia dago. Azkena komunitatea da eta aldaketarekin batera doa. Oraindik gehien ematen dena burokratikoa da, baina gaur egungo egoera ikusita agian egokiena sistema soziala dela esan dezakegu. Komunitatea aldaketa handiegia delako, orain arte hezkuntza nolakoa izan den ikusita.
Baina IKTek abantailez gain arazo batzuk ere badituzte. Adibidez irakasleei exijentzia gehiago eskatzen diete, ikasgelak tresna hauetara egokitzeko zailtasunak egon daitezke, irakasleek prestakuntza beharra dute askok ez baitute behar adinako alfabetizazio teknologikoa, gehiegizko informazioa dago eta horrek irakaslearen esfortzu handia eskatzen du ikasleei informazio egokia bakarrik iristeko etab. Baina arazo hauek kontrolatu ezkero, IKTek ekarpen handia egingo die bai ikasleei eta baita hezkuntzari ere.
Gaur egungo gizarteari informazioaren gizartea deitzen zaio, eta hau teknologia berriei esker sortu den gizartea dela esan daiteke, behintzat hauek bultzatuta sortu dena. Egia esan teknologia berriek onura asko ekarri dituzte, adibidez komunikazioa ahalbideratu eta erraztu dute, lanpostu berrien sorrera ekarri du eta zerbitzuak hobetu dira. Bizitza asko erraztu dute, eta orain ezinezkoa irudituko zitzaigun hauen gabe bizitzea, erosotasun askori uko egin behar izango geniekeelako. Baina efektu negatiboak ere baditu. Adibidez sortzen duten dependentzia eta pribatutasun eza. Teknologia berriak direla eta erabat kontrolatuta gaude, eta neurri batean askatasuna ere galdu dugu.
Argi dagoena da, aurretik esanda bezala IKTek potentzialidade handia dutela hezkuntzarako, eta nahiz eta alde txar batzuk izan, dituen onurengatik merezi duela eta beharrezkoak direla, gaur egungo gizarteak ala eskatzen duelako. Gainera ikasleek etorkizuneko gizartean bizi iraun nahi badute, beharrezkoa dute alfabetizazio teknologikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario