Taldekideak

jueves, 12 de enero de 2012

Zer da berrikuntza gelan? Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?

Gaur egun IKT-ek gero eta indar gehiago dute hezkuntza arloan. Horregatik, hauek eskaintzen dizkiguten posibilitate desberdinak ezagutzea eta hauetaz baliatzea lagungarria izango da ikaskuntza prozesuan.

-Arbel digitala baliabide esanguratsua izango da ikasgai guztietan. Bertan azalpenak eman daitezke, bideo eta argazkien bidez lagunduz. Ikasleek parte hartzea interesgarria da, esaterako, bertan aurkezpenak egin ditzakete.

-Jolas interaktiboak ere lagungarriak izango dira. Hauen bidez matematikak, ingelera, ingurunea… landu baitaitezke.

-E-maila erabiltzea haurrek beste lurraldeetako ikasleekin hitz egin dezaten, edota inguruetako beste eskola batekin proiektuak aurrera eramateko.

-Blog-ak sortzea baliagarria izan daiteke. Bertan klasean egindako jarduera desberdinak eskegi daitezke modu ordenatu batean.

-Bideo kamara edo grabagailuen bidez, haurrek egindako zenbait aurkezpen eta jarduera grabatu daitezke. Hauek, ondoren, gainontzekoekin konpartitzeko aukera izango dute, eta horrez gain, egin dutena entzun eta ikusteko eta akatsak zuzentzeko.

-Power pointak edota mapa kontzeptualak erabiltzeak, azalpenak egitean lagungarri izan daitezke. Irakasle naiz ikasleek erabil ditzakete. Laguntza bisualak haurrek kontzeptuak errazago ulertzeko baliogarriak dira.

-Internet erabiltzeak, informazioa jasotzeko aukera zabala eskaintzen digu. Bertan informazio kantitate handia aurki baitaiteke.
 
-Irteerak edota beste moduko jarduerak egitean, argazkiak ateratzea interesgarria da. Hauek gero power point moduan blog batera igo daitezke haurrekin eta gurasoekin konpartitzeko.

IKT-ek beraz, laguntza handia ematen dute ikaskuntza prozesuan. Hala ere, hauek modu egokian erabiltzen jakitea beharrezkoa da. IKT-ek ez dute irakaslea ordezkatu behar, eskura dagoen baliabide bat izan behar dute eta modu naturalean erabili behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario