viernes, 30 de septiembre de 2011
jueves, 29 de septiembre de 2011
Zer teknologia erabiltzen dira lankidetzarako?
- Posta elektronikoa.
- Kronogramak.
- Egutegiak partekatu.
- Offimatika aplikazioak.
- Foroak., eztabaida guneak
- Hardware ezberdinak
- Wikiak
- Sare sozialak
- Table PC.
-Netbook
-Laptop
- Arbel digital elkarreragileak
- Bat-bateko mezularitza.
- Ikusentzunezko aparagailuak: bideoak, argazki makinak ...
- Karpeta partekatuak.
- Blogak.
- Internet.
-BIdeo konferentziak (Skype)
-Mugikorrak
-Artxibategiak partekatu; (Google docs, Dropbx)
-USB memoria
-Sare lokala
-Web cam
-Testuinguru birtuala (moodle, LMS)
-Argazkiak, bideokamarak
-Mikorfonoa
-Irudiak tratatzeko eta gordetzeko zerbitzua (picasa)
-Web 2.0
- Kronogramak.
- Egutegiak partekatu.
- Offimatika aplikazioak.
- Foroak., eztabaida guneak
- Hardware ezberdinak
- Wikiak
- Sare sozialak
- Table PC.
-Netbook
-Laptop
- Arbel digital elkarreragileak
- Bat-bateko mezularitza.
- Ikusentzunezko aparagailuak: bideoak, argazki makinak ...
- Karpeta partekatuak.
- Blogak.
- Internet.
-BIdeo konferentziak (Skype)
-Mugikorrak
-Artxibategiak partekatu; (Google docs, Dropbx)
-USB memoria
-Sare lokala
-Web cam
-Testuinguru birtuala (moodle, LMS)
-Argazkiak, bideokamarak
-Mikorfonoa
-Irudiak tratatzeko eta gordetzeko zerbitzua (picasa)
-Web 2.0
ZER DA LANKIDETZA?
Lankidetza, pertsona talde batek elkarrekin lan egitea da, helburu bera lortzeko, eta konpromisoa, koordinazioa eta komunikazio eraginkorra eskatzen ditu. Honakoa burutzeko modu ezberdinak daude; bakoitzak talde barruan funtzio bat har dezake, eta taldearen barruan aldatzen joatea oso komenigarria da; adibidez, idazkaria, ikerlaria, dinamizatzailea... Honez gain, lan osoa denek batera egin dezakete, horrela, konpromiso bat sortzen da, denen artean egin beharreko zerbait delako, bakoitza trebeena den arloan gehiago emango duelarik, lan hobeago bat eginez. Lan mota hau oso aberasgarria izaten da, ideia ezberdin asko ateratzen direlako, besteen ideiak kontrastatzen ikasten delako, besteak entzun behar direlako, eta baita etorkizunerako ere, izan ere, lanean inoiz ez gara gu bakarrik arituko, beti beste irakasle talde batekin.
Talde lan bat, taldean diren pertsona kopuruen arabera zatitu, bakoitzak etxean bere zatia egin eta ondoren elkarturik egitea ez da, izan ere, besteekin ez duzu eztabaidatzen eta ez zara kooperazioan lanean aritzen. Baina honek ez du esan nahi, bakarka ez dela lanik egin behar, norberak hartutako konpromisoa bete behar baitu.
miércoles, 28 de septiembre de 2011
Legeak
EUROPA | ESPAINIA | EAE |
(1994): Bangen mann informea: Lehiakortasuna mantentzeko industrializaziotik informazioaren gizartera. | (2000): Plan Info XXI: Espainiak teknologikoki Europaren bidea jarraitzea. Plan bat egin Espainiaren atzerapausua kentzeko. | (1999): Iniciativa 2000tres: Euskal Herriko eskolei zuzenduta, Europako ereduei jarraituz, azpiegiturak eta errekurtso teknologikoak eskolara zabaltzeko. |
(1996): Europa la vanguardia de la comunicación: Plan honekin azaldu zen hezkuntzat aldaketa beharra zuela. | (2003): Comisión Soto: Adituen talde bat, non aurrerapausua ordenagailua aula berezietan egon beharrean ikasgelan informatika egotea. | (2000-2004): Plan premia: EAEko ikastetxe publikoek informatika gelak jartzeko. |
(1999): Estrategia Lisboa: Europari begira plangintza bat egiteko bildu ziren. Europar Batasun osoan eragina zuena. | (2004): Educación.es: Helbideen gainean kontrola izateko, Espainiak bere akronimoa sortu zuen. Internet en la escuela; irakasleetan/ Internet en el aula; edukiak sustatzeko. | (2002): Plan Euskadi en la sociedad de la información (PESI): Ikastetxeei azpiegitura eta errekurtsoak emateko, irakasleen formazioa ere kontuan hartuta eta horretarako edukiak sortuz. |
(2000): eEurope: Garai digitala eta online komunikazioa bermatzea zen helburua (Acceso a Internet) | (2005): Avanz@: Gaur egungo eskolan konturatu gelan sartu behar zela informatika. | (2004 tik aurrera): Plan premia II: Aurreko planean ezarritakoa hobetzeko, dotazio berriez hornitu zituzten ikastetxeak. |
(2000): Elearning eContenidos: Aldatzea nola ikasten dugun, online ikastaroak sortu, eta modu horrek edukiak behar ditu. | (2006):LOE: Derrigorra ikusi konpetentzia digitala bermatu behar zela. | (2007): Dekretua 175/2007: konpetentzia digitalak; LOE legea aplikatzen da. |
(2005): Iniciativa 2010: Hezkuntzari begira garbi ikusi formakuntza pedagogikoa IKT-en inguruan irakasleek. | Avanz@ 2: Diru gutxiago, orduan, buruarekin gastatu beharra. | (2009): Premia III: Baliabide eta azpiegiturekin zerikusia |
(2009-2013):Escuela 2.0: lehen hezkuntzako 3.zikloari zuzendurik dago, helburutzat hezkuntza sistema modernizatzea eta ikasgelen beharrak asetzea duena. IKT-ak ikasgeletan integratzeko plana da, horretarako ikasle bakoitzari bere ordenagailua jarri diote, ikasgelak teknologia horiekin egokitu dituzte eta irakasle ugarik prestakuntza ikastaroak jaso dituzte. Izan ere, sistema honen bidez, irakasle eta ikasleen arteko harremana zabalagoa izaten da, eskola ordutegitik kanpo kontaktuan egon ahal baitira. Beste alde batetik, familiaren erantzukizuna dago, hau da, ikasleek eskolan darabiltzaten teknologia horiek etxean ere eskura izan behar ditu eta familiek teknologia horien erabilera egokia sustatu behar dute. | (2010): PESI II: Hiritar aktiboa izateko eta teknologia berrietara egokitzeko plana | |
(2010): Modelo de madurez tecnologica de centro educativo: Ikastetxea komunitate bezala inplikatzen bada IKT-etan formatuz, edukiak eginez, komunikatuz… orduan eta diru laguntza gehiago jasoko du. | ||
ESKOLA 2.0 | ||
Garatu plana: Irakasleak Ikastaroetan apuntatzeko aukera ematen du; etengabeko formakuntza plana da. |
martes, 27 de septiembre de 2011
2. KONPETENTZIA DIGITALA (SINTESIA)
INFORMAZIO KONPETENTZIA ETA DIGITALA ESKOLAN
Gaur egungo gizarteak behartuta (informazioaren gizartea) eskolak kultura digitalera hurbildu behar du helburua gizartean konpetenteak izango diren ikasleak prestatzea baita. Horretarako gaitasun berri batzuk landu behar dira:
* Multialfabetizazioa. Alfabetizazio berrien beharra dago, Ikus entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta informazioaren alfabetizazioa.
* Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko gaitasunak landu behar dira:
informazioa bilatu, dokumentatu, analizatu, ondorioak atera, , blog-ak, multimedia aurkezpenak…
Irakasleak ere egokitu egin behar dira teknologia digitalak ezartzen dieten erronka berrietara: Ikasleak informazio asko du eskuragarri eta honi informazio hori berreraikitzen lagundu behar zaio, ikasleek teknologia gehiago menderatzen dutela onartu, egiten dituzten ariketak organizatu eta begiratu hauen beharrei erantzunez , teknologiaz baliatu lan kolaboratiboak egiteko, IKTak irakasteko modu konstruktibistarekin erabili.
Jatorrizko digitalak eta etorkin digitalak
Gaur egungo ikasleak asko aldatu dira, egungo ikasleak, ez dira diseinaturik zegoen hezkuntza sistemarako. Ikasleek orain, pentsatu eta informazioa prosezatzeko era ezberdina dute. Dr Bruce D. Perry-k dioen bezala, esperientzia ezberdinek garun egitura ezberdinetara eramaten dute.
Bizi garen garaiko ikasle guztiak, ordenagailuen, bideo jokoen eta internetaren jatorirzko hizlari dira. Aldiz, etorkin digitalak, mundu digitalean jaio ez direnak dira, baina erabiltzen ikasi dutenak. Hauek ingurunean egokitzen ikasi dute, baina beti iraganean urrats bat dutelarik. Adibidez, informazioa bilatu behar badute, interneta bigarren aukeratzat uzten dute. Ez dute uste beraien ikasleek telebista ikusten duten bitartean edota musika entzuten ari direnean ikas dezaketeenik, beraiek ezin baitute. Gainera uste dute ikaskuntza ezin daitekeela entretenigarria izan. Beraiek ikasle zirenean erabilitako metodoek beraien ikasleekin funtzionatuko dutela uste dute, baina ez da egokia. Lehenik eta behin, irakasle batek duen metodologia aldatu beharra dauka, azkarrago joan behar da, ez pausoz pauso. Bigarrenik, edukiak aldatu behar dira, bi eduki mota: irakurketa, idazketa, aritmetika, pentsamendu logikoa, idatzien ulerketa, iaraganeko ideiak... batzen ditu batek, besteak, edukiak, software, hardware, robotika, nanoteknologia... ditu baina baita, etika, politika, soziologia, hizkuntzak eta horiekin erlazionaturiko beste hainbat gauza. Eduki hau ikasleentzat arras interesgarria da. Baina... zenbat etorkin digital prest daude hori erakusteko?
Hezitzaile bezela, nola irakatsi pentsatu behar dugu, bi edukiekin, natibo digitalen hizkuntzan. Gai guztietarako, jatorrizko digitalentzat metodologiak asmatu behar ditugu, maila guztietarako, ikasleak gu gidatzeko erabiliz. Beraz, hezitzaileak diren etorkin digitalek, natibo digitalengana iritsi nahi badute, hau da, beren ikasle guztiengana, aldatu egin beharko dira.
Teknofilia eta teknofobia
Teknologia berriek emozio desberdinak sortzen dituzte pertsonengan. Horrela muturreko bi joera guztiz aurkako bereiz daitezke, teknofobia eta teknofilia.
Teknofobiak teknologia berriekiko beldurra adierazten du eta pertsona hauek teknologien aurka agertzen dira. Teknofilia berriz guztiz alde agertzen da.
Teknofobiaren arrazoi nagusietako bat irakasleengan, formakuntza falta da, izan ere, haurrek eskolara iristean irakasle askok baino gehiago jakin dezakete ordenagailu eta teknologien inguruan, eta hori dela eta gauzak gaizki egiteko beldurra dute irakasleek, hau da autoestima falta bat. Horretaz gain aldaketa honek ekarriko duen egoera okerragoa izango ez ote den zalantza dute askok, eta horrek aldaketarako erresistentzia ezarrarazten die. Batzuek gainera, ordenagailuek beren lanpostuan ordezkatuko dituzten beldurra dute. Baina azken hau ez da gertatuko seguruenik, izan ere ordenagailuak egotean irakasleak bere rola aldatu eta ikasleak orientatzeaz eta laguntzeaz arduratuko da.
Aldaketa honetan gurasoek zer egin garrantzitsua izango dute, izan ere, etxean kontrol bat eramatea ere garrantzitsua da. Horretarako gurasoek ezagutza minimo bat izan behar dute.
Teknologia berriek, onuragarriak izateaz gain zenbait aspektutan, desberdintasunak sortu dituzte garai desberdinetan zehar, bai emakumeengan (lanbidean...) eta baita sozialki (pertsona askok ezin dituzteztelako eskuratu eskuratu).
ORDENAGAILUAK ERABILTZEKO EUROPAKO LIZENTZIAREN IRIZPIDEAK
Europak markatzen dituen irizpideen artean informazio eta komunikazio teknologien inguruko oinarrizko kontzeptuen ezagutza agertzen da. Baita ordenagailuen oinarrizko funtzioen erabilera eta aurkezpen,testu nahiz kalkulu orriak sortzeko aplikazioen erabilera ere. Horiez gain, ordenagailuetako datu baseekin lana egitea ere azpimarratzen du. Alderdi guzti hauen ezagutzak, informazioa bilatzeko eta sarean komunikatzeko oso lagungarriak izango dira.
viernes, 23 de septiembre de 2011
ONDORIOAK: ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DITU LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATEK?
Irakasgai hau hasi aurretik, ez genuen espero etorkizunean teknologiek izango duten garrantzia gure lanbidean. Bagenekien ordenagailuek gero eta indar handiagoa dutela egunak aurrera doazen heinean, baina ez genuen uste guk ikasketak bukatutakoan, hainbeste gauzekin topatuko ginela, arbela digital elkarreragileak, ikasleen ordenagailu pertsonalak... Garrantzitsua iruditzen zaigu aplikazio ezberdinak erabiltzen ikastea, ikasgela batean biziko ditugun egoera ezberdinei aurre egiten jakiteko.
Gure bideoa egiterakoan, hiru zati ezberdindu ditugu. Lehenik eta behin, guk teknologia digitalekin eduki genuen lehen kontaktua markatu nahi izan dugu, paint, gameboy, pipo eta jostailuzko ordenagailuekin. Bigarren atalean, bizitzan zehar ikasten joan garen aplikazioak azaldu ditugu, eta baita gaur egun erabiltzen ditugun sare sozialak ere. Azkenik, irakasle izango garenez gero, multialfabetizazio beharra izango dugula azpimarratu nahi izan dugu, baina, ez dugu irakaslearen papera zein izan behar den sakondu. Argi dago irakasleak teknologiak guztiz menperatu behar dituela ikasleak organizatzeko, bideratzeko eta ikasleak laguntzeko; irakasleak ez du dena eginda eman behar, ikaslea gidatu egin behar du, planteatutako galderari erantzuna bilatzeko. Badakigu lan zaila dela, denbora gehiago eramaten baitu, baina oso aberatsgarria dela iruditzen zaigu, ikasle bakoitzak iturri ezberdinetik jasotzen duelako informazioa eta hori konpartituz, gaiaren inguruko ezaguera zabaltzen dutelako. Gainera, kritiko izaten ikasten dute.
Gizartea aldatu denez, irakaslearen prestakuntza egokitu beharra dago, konpententzia digitalak izan behar ditugu, horien artean, herramienta digitalak maneiatzeaz gain, klasean nola erabili jakin behar dugu. Eskolaz gain, ikasleek etxean ere teknologia digitalak erabiltzen dituztenez, familiaren aldetik hori eta etxean horien erabilera egokia bultzatzea beharrezko ikusten dugu.
martes, 20 de septiembre de 2011
EGUNGO INFORMAZIOAREN GIZARTEAN ZE TRESNA TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DITUGU?
Tresna teknologikoak
Zertarako erabiltzen ditugu?
Lehen hezkuntzako gela batean telebista, ordenagailua, bideo jokoak, E-readers, bideoa eta interneta erabiltzen dira.
- Ordenagailua- Portatilak
- Mugikorra- Smartphone- 3G
- Telebista
- Sare sozialak- Twitter
- Bideo jokoak
- E-readers eta E-books
- Bideoak
- Streming (ikusten duzun bitartean jaso)
- Internet
Zertarako erabiltzen ditugu?
- Aisialdirako: erosketak egiteko, pelikulak ikusteko eta sare sozialetan ibiltzeko
- Lanerako: informazioa bilatzeko, lana egiteko...
- Formakuntzarako: ikasteko, informazioa bilatzeko...
- Administrazioarekin komunikatzeko: zergak ordaintzeko, medikuaren txanda hartzeko...
Lehen hezkuntzako gela batean telebista, ordenagailua, bideo jokoak, E-readers, bideoa eta interneta erabiltzen dira.
EGUNGO INFORMAZIO GIZARTEAREN EZAUGARRI NAGUSIENAK
Ezaugarriak:
Alde txarrak:
- Informazio asko eta denon eskura dago
- Gizartean komunikatzeko era ezberdinak daude, kanal eta kode ezberdinen bitartez
- Teknologia digitalaren presentzia (elektronika digitala 0 eta 1)
- Informazioa kodifikatzeko modu ezberdinak
- Sare sozialen presentzia
- Globalizazioa
- Gizarte automatizatua eta eskulan gutxi
- Teknologia berriak agertzea
- Informazio ugari leku guztietan
- Gizakion arteko komunikazioa erraztea sare sozialen bidez
- Informazioa kodifikatzeko modu desberdinak
- Globalizazioa
- Gizarte automatizatua eta eskulan gutxi
Alde txarrak:
- Desberdintasun kultural eta ekonomiko handia
- Kulturen arteko uniformetasuna eta kulturen kontsumoa (kulturen arteko ezberdintasun eza)
- Teknologien baitan bizi den gizartea izatea
- Pribazitatea galtzea, sare sozialen bidez
- Aurrez aurreko komunikazioaren galera
- Globalizazioa
- Gizarte automatizatua eta eskulan gutxi
ZER DIRA IKAT-AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?
Irakaskuntzan erabiltzen den informazio eta komunikazio baliabideak dira. Eskola testuinguruan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua lagungarri egiteko, hezkuntza kalitatea hobetzeko, eskola antolakuntzarako, irakasgaian ematen den informazioa hobeto ulertzeko, barneratzeko erabiltzen dira. Baita ere, familiarekin komunikatzeko, eta eskola komunitatera zabaltzeko erabiltzen dira, izan ere, IKT-ak ezinbestekoak dira informazio gizartean.
viernes, 16 de septiembre de 2011
BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA
- Ikasleak hartzen du indarra, ikasleak bere burua ezagutzen du eta gai da edozein egoeratik ikasteko. (Lehenengo mailatik seigarren maila artekoa da)
- Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
- Ingurunearekiko gertuko arazoak identifikatzea eta beste pertsonekin lan egiten jakitea.
- Ingurune birtualetan moldatzea
- Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
- Sortzaileak izatea eta berritzea
- Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea
- Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea.
INFORMAZIOA JASO ETA ANTOLATU
- Caracteristicas de la sociedad actual y los nuevos retos.
- Multialfabetización.
- Tratamiento de la información.
- Nuevas vías de comunicación.
- Competencia digital del alumnado y del profesorado.
- Nativos digitales vs Inmigrantes digitales.
- http://es.wikipedia.org/wiki/Nativo_digital
- http://www.elpais.com/articulo/semana/nativos/mundo/digital/futuro/TIC/elpeputec/20051027elpciblse_1/Tes
- Actitudes del profesorado ante las TIC: Tecnofilia vs Tecnofobia.
- El profesor y el alumno tecnológicamente competente según ''Eskola 2.0''.
DEFINITU
- NATIVOS DIGITALES: Jaiotzetik teknologia berriak ezagutu eta erabili dituztenpertsonak dira. Nahiz eta natibo digital bat izan, ez du zertan teknologia berrien inguruan asko jakin behar.
- INMIGRANTE DIGITALA: Teknologia berriekin jaio ez diren pertsonak, baina teknologia berriak ikastera behartuta daudenak dira. Kasu honetan, badago jendea natibo digital batek baino gehiago dakiena.
- TEKNOFOBIA: Teknologiei beldurra dien pertsonek dute, hauek erabiltzea sahiesten dutenak.
- TEKNOFILIA: Teknologia berriak gehiegi erabiltzea gustatzen zaien pertsonak dute.
- INMIGRANTE DIGITALA: Teknologia berriekin jaio ez diren pertsonak, baina teknologia berriak ikastera behartuta daudenak dira. Kasu honetan, badago jendea natibo digital batek baino gehiago dakiena.
- TEKNOFOBIA: Teknologiei beldurra dien pertsonek dute, hauek erabiltzea sahiesten dutenak.
- TEKNOFILIA: Teknologia berriak gehiegi erabiltzea gustatzen zaien pertsonak dute.
ALFABETIZAZIOA
Ikusentzunezko Alfabetizazioa:
-Movie Maker
-Youtube
-Skype
Alfabetizazio teknologikoa:
-Movie Maker
-Youtube
-Skype
Alfabetizazio teknologikoa:
-PDI
-Officeko programak
-Komunikazio plataformak?
-IKT eta honen aplikazioak?
-Wiki
-Movie maker
-Internet
-Eskola 2.0 (Net book)-Programak deskargatu?
Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu...):
- IKT eta honen aplikazioak
-Blog-a
-Movie maker
-Blog-a
-Movie maker
-Youtube
-Komunikazio plataformak?
-WIKI
-Internet
-Konpententzia digitalak
-Lankidetza
-Eskola 2.0-Web quest
-Programak deskargatu
-Sky drive
-SkypeMULTIALFABETIZAZIOA: Irakasle moduan eduki beharko genukeen konpetentzien multzoa da, ikus entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa (egunerokotasunean integratzean datza) eta informazioaren erabileraren alfabetizazioa (jasotzen dugun informazio guztia era egokian erabiltzeko eraldatu beharra dugu, horretarako aplikazio informatikoak erabilltzea) biltzen dituena. Gizartean dagoen beharra da teknologia berrien erabilerari dagokionez.
jueves, 15 de septiembre de 2011
Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut? AURRE EZAGUTZAK ANALIZATU
- Arbela digital elkar eragilearen inguruan ez dugu ideiarik.
- Beste ikastetxeekin kontaktuan jartzeko modurik ez dugu ezagutzen.
- Badakigu informazioa nola bilatu, baina haurrei hori nola irakatsi ez.
- Wiki eta Blog-ak ez ditugu inoiz erabili.
- Eskola 2.0ren erabilera ezagutu behar dugu.
- Netbook-a
-Matxuraren bat izanez gero aparailu elektronikoak konpontzea
Beste alde batetik, korreoa erabiltzen, informazioa bilatzen, youtube, hau da bideoak bilatzen, pdf-ak sortzen, office programak erabiltzen, nahiz eta sakontzea ez litzaiguken gaizki etorriko, interneten ibiltzen, hiztegiak erabiltzen dakizkigu.
- Beste ikastetxeekin kontaktuan jartzeko modurik ez dugu ezagutzen.
- Badakigu informazioa nola bilatu, baina haurrei hori nola irakatsi ez.
- Wiki eta Blog-ak ez ditugu inoiz erabili.
- Eskola 2.0ren erabilera ezagutu behar dugu.
- Netbook-a
-Matxuraren bat izanez gero aparailu elektronikoak konpontzea
Beste alde batetik, korreoa erabiltzen, informazioa bilatzen, youtube, hau da bideoak bilatzen, pdf-ak sortzen, office programak erabiltzen, nahiz eta sakontzea ez litzaiguken gaizki etorriko, interneten ibiltzen, hiztegiak erabiltzen dakizkigu.
Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut?
Adin bakoitza kontuan hartuz eta ordenagailuekiko duten ezagutzaren arabera, programa ezberdinak erabiliko genituzke, betiere, beraien ikasketa prozesua osatu eta errazteko, interaktiboagoa eta erakargarriagoa izan dadin. Adibidez, lehenengo zikloko ikasleekin baliagarria iruditzen zaigu, eskritorioan erabili behar duten programa soilik izatea, horrela, ordenagailua pizten dutenean bertan klikatu besterik ez dute. Bigarren ziklotik aurrera, programen barruan egongo litzateke.
Hau aurrera eramateko, bakoitzak aldez aurretik programak aztertu behar ditu, ikasleei lana erraztuko dietenak eta egokienak direnak aukeratzeko. Gainera, beraien erabilera zehatz-mehatz ezagutu behar dugu.
Honez gain, ordenagailuaren funtzionamendua ezagutzea beharrezkoa da, adibidez, saguak funtzionatzen ez badu, deskonektatuta egon daitekeelako izan daitekeela.
Ordenagailuez gain, gelako gainontzeko teknologia berrien inguruan ere ezagutza izan behar da. Esaterako, proiektorea, DVD-a, arbela digitala,... Gainera, oso gomendagarria da irakaslearentzat, prestakuntza jasotzen jarraitzea, izan ere, teknologia berriek aldaketa eta hobekuntza asko jasotzen dituzte eta hauetara egokitzea ezinbestekoa da atzean ez geratzeko.
Honez gain, ordenagailuaren funtzionamendua ezagutzea beharrezkoa da, adibidez, saguak funtzionatzen ez badu, deskonektatuta egon daitekeelako izan daitekeela.
Ordenagailuez gain, gelako gainontzeko teknologia berrien inguruan ere ezagutza izan behar da. Esaterako, proiektorea, DVD-a, arbela digitala,... Gainera, oso gomendagarria da irakaslearentzat, prestakuntza jasotzen jarraitzea, izan ere, teknologia berriek aldaketa eta hobekuntza asko jasotzen dituzte eta hauetara egokitzea ezinbestekoa da atzean ez geratzeko.
Teknologia berriak erabiltzen jakiteaz gain, garrantzitsua da ere hauek modu didaktiko batean erabiltzen jakitea hauei posible den probetxu osoa atera ahal izateko
Suscribirse a:
Entradas (Atom)