Irakasgai hau hasi aurretik, ez genuen espero etorkizunean teknologiek izango duten garrantzia gure lanbidean. Bagenekien ordenagailuek gero eta indar handiagoa dutela egunak aurrera doazen heinean, baina ez genuen uste guk ikasketak bukatutakoan, hainbeste gauzekin topatuko ginela, arbela digital elkarreragileak, ikasleen ordenagailu pertsonalak... Garrantzitsua iruditzen zaigu aplikazio ezberdinak erabiltzen ikastea, ikasgela batean biziko ditugun egoera ezberdinei aurre egiten jakiteko.
Gure bideoa egiterakoan, hiru zati ezberdindu ditugu. Lehenik eta behin, guk teknologia digitalekin eduki genuen lehen kontaktua markatu nahi izan dugu, paint, gameboy, pipo eta jostailuzko ordenagailuekin. Bigarren atalean, bizitzan zehar ikasten joan garen aplikazioak azaldu ditugu, eta baita gaur egun erabiltzen ditugun sare sozialak ere. Azkenik, irakasle izango garenez gero, multialfabetizazio beharra izango dugula azpimarratu nahi izan dugu, baina, ez dugu irakaslearen papera zein izan behar den sakondu. Argi dago irakasleak teknologiak guztiz menperatu behar dituela ikasleak organizatzeko, bideratzeko eta ikasleak laguntzeko; irakasleak ez du dena eginda eman behar, ikaslea gidatu egin behar du, planteatutako galderari erantzuna bilatzeko. Badakigu lan zaila dela, denbora gehiago eramaten baitu, baina oso aberatsgarria dela iruditzen zaigu, ikasle bakoitzak iturri ezberdinetik jasotzen duelako informazioa eta hori konpartituz, gaiaren inguruko ezaguera zabaltzen dutelako. Gainera, kritiko izaten ikasten dute.
Gizartea aldatu denez, irakaslearen prestakuntza egokitu beharra dago, konpententzia digitalak izan behar ditugu, horien artean, herramienta digitalak maneiatzeaz gain, klasean nola erabili jakin behar dugu. Eskolaz gain, ikasleek etxean ere teknologia digitalak erabiltzen dituztenez, familiaren aldetik hori eta etxean horien erabilera egokia bultzatzea beharrezko ikusten dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario