Taldekideak

martes, 27 de septiembre de 2011

2. KONPETENTZIA DIGITALA (SINTESIA)

INFORMAZIO KONPETENTZIA ETA DIGITALA ESKOLAN

Gaur egungo gizarteak behartuta (informazioaren gizartea) eskolak kultura digitalera hurbildu behar du helburua gizartean konpetenteak izango diren ikasleak prestatzea baita. Horretarako gaitasun berri batzuk landu behar dira:

* Multialfabetizazioa. Alfabetizazio berrien beharra dago, Ikus entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta informazioaren alfabetizazioa.

* Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko gaitasunak landu behar dira:

informazioa bilatu, dokumentatu, analizatu, ondorioak atera, , blog-ak, multimedia aurkezpenak…

Irakasleak ere egokitu egin behar dira teknologia digitalak ezartzen dieten erronka berrietara: Ikasleak informazio asko du eskuragarri eta honi informazio hori berreraikitzen lagundu behar zaio, ikasleek teknologia gehiago menderatzen dutela onartu, egiten dituzten ariketak organizatu eta begiratu hauen beharrei erantzunez , teknologiaz baliatu lan kolaboratiboak egiteko, IKTak irakasteko modu konstruktibistarekin erabili.


Jatorrizko digitalak eta etorkin digitalak


Gaur egungo ikasleak asko aldatu dira, egungo ikasleak, ez dira diseinaturik zegoen hezkuntza sistemarako. Ikasleek orain, pentsatu eta informazioa prosezatzeko era ezberdina dute. Dr Bruce D. Perry-k dioen bezala, esperientzia ezberdinek garun egitura ezberdinetara eramaten dute.


Bizi garen garaiko ikasle guztiak, ordenagailuen, bideo jokoen eta internetaren jatorirzko hizlari dira. Aldiz, etorkin digitalak, mundu digitalean jaio ez direnak dira, baina erabiltzen ikasi dutenak. Hauek ingurunean egokitzen ikasi dute, baina beti iraganean urrats bat dutelarik. Adibidez, informazioa bilatu behar badute, interneta bigarren aukeratzat uzten dute. Ez dute uste beraien ikasleek telebista ikusten duten bitartean edota musika entzuten ari direnean ikas dezaketeenik, beraiek ezin baitute. Gainera uste dute ikaskuntza ezin daitekeela entretenigarria izan. Beraiek ikasle zirenean erabilitako metodoek beraien ikasleekin funtzionatuko dutela uste dute, baina ez da egokia. Lehenik eta behin, irakasle batek duen metodologia aldatu beharra dauka, azkarrago joan behar da, ez pausoz pauso. Bigarrenik, edukiak aldatu behar dira, bi eduki mota: irakurketa, idazketa, aritmetika, pentsamendu logikoa, idatzien ulerketa, iaraganeko ideiak... batzen ditu batek, besteak, edukiak, software, hardware, robotika, nanoteknologia... ditu baina baita, etika, politika, soziologia, hizkuntzak eta horiekin erlazionaturiko beste hainbat gauza. Eduki hau ikasleentzat arras interesgarria da. Baina... zenbat etorkin digital prest daude hori erakusteko?


Hezitzaile bezela, nola irakatsi pentsatu behar dugu, bi edukiekin, natibo digitalen hizkuntzan. Gai guztietarako, jatorrizko digitalentzat metodologiak asmatu behar ditugu, maila guztietarako, ikasleak gu gidatzeko erabiliz. Beraz, hezitzaileak diren etorkin digitalek, natibo digitalengana iritsi nahi badute, hau da, beren ikasle guztiengana, aldatu egin beharko dira.


Teknofilia eta teknofobia


Teknologia berriek emozio desberdinak sortzen dituzte pertsonengan. Horrela muturreko bi joera guztiz aurkako bereiz daitezke, teknofobia eta teknofilia.

Teknofobiak teknologia berriekiko beldurra adierazten du eta pertsona hauek teknologien aurka agertzen dira. Teknofilia berriz guztiz alde agertzen da.

Teknofobiaren arrazoi nagusietako bat irakasleengan, formakuntza falta da, izan ere, haurrek eskolara iristean irakasle askok baino gehiago jakin dezakete ordenagailu eta teknologien inguruan, eta hori dela eta gauzak gaizki egiteko beldurra dute irakasleek, hau da autoestima falta bat. Horretaz gain aldaketa honek ekarriko duen egoera okerragoa izango ez ote den zalantza dute askok, eta horrek aldaketarako erresistentzia ezarrarazten die. Batzuek gainera, ordenagailuek beren lanpostuan ordezkatuko dituzten beldurra dute. Baina azken hau ez da gertatuko seguruenik, izan ere ordenagailuak egotean irakasleak bere rola aldatu eta ikasleak orientatzeaz eta laguntzeaz arduratuko da.

Aldaketa honetan gurasoek zer egin garrantzitsua izango dute, izan ere, etxean kontrol bat eramatea ere garrantzitsua da. Horretarako gurasoek ezagutza minimo bat izan behar dute.

Teknologia berriek, onuragarriak izateaz gain zenbait aspektutan, desberdintasunak sortu dituzte garai desberdinetan zehar, bai emakumeengan (lanbidean...) eta baita sozialki (pertsona askok ezin dituzteztelako eskuratu eskuratu).


ORDENAGAILUAK ERABILTZEKO EUROPAKO LIZENTZIAREN IRIZPIDEAK

Europak markatzen dituen irizpideen artean informazio eta komunikazio teknologien inguruko oinarrizko kontzeptuen ezagutza agertzen da. Baita ordenagailuen oinarrizko funtzioen erabilera eta aurkezpen,testu nahiz kalkulu orriak sortzeko aplikazioen erabilera ere. Horiez gain, ordenagailuetako datu baseekin lana egitea ere azpimarratzen du. Alderdi guzti hauen ezagutzak, informazioa bilatzeko eta sarean komunikatzeko oso lagungarriak izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario