Taldekideak

Mostrando entradas con la etiqueta Gela eta IKTak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gela eta IKTak. Mostrar todas las entradas

jueves, 12 de enero de 2012

Zer da berrikuntza gelan? Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin?

Gaur egun IKT-ek gero eta indar gehiago dute hezkuntza arloan. Horregatik, hauek eskaintzen dizkiguten posibilitate desberdinak ezagutzea eta hauetaz baliatzea lagungarria izango da ikaskuntza prozesuan.

-Arbel digitala baliabide esanguratsua izango da ikasgai guztietan. Bertan azalpenak eman daitezke, bideo eta argazkien bidez lagunduz. Ikasleek parte hartzea interesgarria da, esaterako, bertan aurkezpenak egin ditzakete.

-Jolas interaktiboak ere lagungarriak izango dira. Hauen bidez matematikak, ingelera, ingurunea… landu baitaitezke.

-E-maila erabiltzea haurrek beste lurraldeetako ikasleekin hitz egin dezaten, edota inguruetako beste eskola batekin proiektuak aurrera eramateko.

-Blog-ak sortzea baliagarria izan daiteke. Bertan klasean egindako jarduera desberdinak eskegi daitezke modu ordenatu batean.

-Bideo kamara edo grabagailuen bidez, haurrek egindako zenbait aurkezpen eta jarduera grabatu daitezke. Hauek, ondoren, gainontzekoekin konpartitzeko aukera izango dute, eta horrez gain, egin dutena entzun eta ikusteko eta akatsak zuzentzeko.

-Power pointak edota mapa kontzeptualak erabiltzeak, azalpenak egitean lagungarri izan daitezke. Irakasle naiz ikasleek erabil ditzakete. Laguntza bisualak haurrek kontzeptuak errazago ulertzeko baliogarriak dira.

-Internet erabiltzeak, informazioa jasotzeko aukera zabala eskaintzen digu. Bertan informazio kantitate handia aurki baitaiteke.
 
-Irteerak edota beste moduko jarduerak egitean, argazkiak ateratzea interesgarria da. Hauek gero power point moduan blog batera igo daitezke haurrekin eta gurasoekin konpartitzeko.

IKT-ek beraz, laguntza handia ematen dute ikaskuntza prozesuan. Hala ere, hauek modu egokian erabiltzen jakitea beharrezkoa da. IKT-ek ez dute irakaslea ordezkatu behar, eskura dagoen baliabide bat izan behar dute eta modu naturalean erabili behar dira.

martes, 10 de enero de 2012

ONDORIOAK: NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

     Gaur egungo gizartean teknologia berriak indar handia hartzen ari dira aspektu guztietan. Horregatik, beharrezkoa da gaur egun haurrak hauek erabiltzen heztea eta hauek modu arduratsu batean erabiltzen irakastea. 

     Teknologia berriak modu natural batean erabili behar dira gelan helburu horiek lortzeko. Teknologia berri hauek ikaskuntzan oso erabilgarri izan daitezke: bideoak ikusteko, lanak aurkezteko blogak sortzeko, informazioa iturri ezberdinetatik jasotzeko, beste eskoletako jendearekin komunikatzeko... Aukera handiak ematen dituzte teknologia berri hauek. Gainera gaur egun testu liburuak ere formato digitalean aurki daitezke zenbaitetan eta hau interesgarria da klase osoari zuzentzeko orduan.
Teknologia hauek beraz oso erabilgarriak dira irakaskuntzan, beti ere tresna moduan erabiltzen badira, irakasleari bere lana hobeto burutzen laguntzeko moduan.

viernes, 2 de diciembre de 2011

sintesia

Gizartean gertatzen ari diren aldaketak hezkuntzaren arlora iritsi dira. IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeak ikaskuntza-irakaskuntza ingurune berria ekarri dute, ezagutzen autonomia, malgutasuna eta erlazioa bermatuz. Horregatik, baliabideak, oinarri teknologiko eta pedagogikok, material digitalak, prestakuntza eta dinamizazioa garatuko dituzten ekintzak jarri behar dira martxan.
Horretarako, kalitatezko material digital hezitzaileen sorrera, zabalkuntza eta ebaluazioa sustatu behar da, edukien kalitatea,ziurtasuna eta erabilerari garrantzia ematen zaiolarik. Izan ere, gizartearen beharrei erantzungo dien eduki eta zerbitzu aniztasuna beharrezkoa da. Baina IKT-ak ez dira behar beste edo behar bezala erabiltzen irakasle bakoitzak bere irakasteko era baitu, eta ikasle bakoitzak bere ikasteko era. Beraz, helburuetako bat doakoa eta komunitatearekin partekatu daitekeen eduki eta material anitzen bilduma egitea da.
Orain dela urte batzuetatik, IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeko hainbat proiektu desberdin jarriak ditu martxan hezkuntza administrazioak. Horietako batzuk “Internet en la Escuela”, “Internet en el Aula” eta AVANZA dira.
Hezteko objektu digitalak (HOD) zer diren definitzea ez da erreza, bere baitan hainbat alderdi hartzen baititu. HOD honelakoak izan daitezke: autore tresnetan oinarritutako modelo ireki eta konstruktiboak, lantegi batean osoki eginikoak, arlo eta mailaren arabera banatutako paketeak … Baina sistemaren eboluzioa medio, geroz eta zailagoa da hezteko eduki digitalak osatzen dituzten edukien arteko muga jartzea.
HOD-en garapenerako estandarren aplikazioa ondorengo bi proiektu hauekin hasten da: alde batetik, objektu hauen diseinu, garapen, administrazio, bilaketa, bistaratzea eta berreskuratzea kudeatzeko prozesuen estandarizazioa dago; eta beste aldetik, objektu hauen konbinazio, paketatzea eta transferentzia kudeatzeko prozesuen estandarizazioa dago.
Horrelako produktu berriztatzaileak lortzeko, oraindik, hainbat ikerkuntza egin behar dira, horretarako hainbat eta hainbat hezteko objektu digital desberdin eta aberatsak sortzen joan behar da.

jueves, 13 de octubre de 2011

NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?


Ingurune: 
- Mapa kontzeptualak egiteko programa desberdinak erabili.
 -Golkoen, badien edo horrelako zerbaiten buruz ari garenean, adibideak jartzeko.
-Fenomeno batzuk azaltzeko bideoak erabili
-Bilaketa, horma irudi bat egiterakoan, marraztu beharrean,  internetetik atera.

Matematika: 
-Estatistika ematean diagramak egiteko programa desberdinak erabili.
-Exel-a erabili grafikoak egiteko 
-Bideo jokoak, buruketei aurre egiteko, estrategiak lantzeko eta arazoei aurre egiteko

Hizkuntzak:
-Power point-a erabili gai batzuen inguruan aurkezpenak egiteko 
- Ahozkotasuna lantzeko bideokonferentziak beste eskolekin

Plastika: 
- arbel digitala, marrazteko, testura ezberdinak ikusteko, kontzeptu berriak transmititzeko
-Photoshop, argazkiei aldaketak egiteko 
- Ereduak ikusteko ez zara mugitu behar, adibidez, kuadroak

Musika eta Gorputz Hezkuntza
- Grabatu, gero autoebaluazioa lantzeko