Taldekideak

Mostrando entradas con la etiqueta LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas

miércoles, 4 de enero de 2012

ONDORIOAK LANKIDETZA IKASKUNTZA

Teknologia berriek aukera handiak ematen dituzte lana taldean egiteko. Adibidez, web2.0k zerbitzu asko eskaintzen ditu, talde lanak errazteko. Adibidez, blogak, plataformak, RSS, multimedia sharing, Sindication, Audioblogging, Podcasting, Wikiak, folcsonomy eta etiketatzea “Social Bookworking”bezalakoak. Baina zerbitzu hauek irakasteko modua ere aldatzea ekartzen du, ezinezkoa baita aurreko baliabideekin erabiltzen zen irakasteko modu bera erabiltzea, gaur egungo baliabideekin.

Gainera, zerbitzu hauekin erabiltzaileek, tartean ikasleek ere bai, sarea eraikitzen dute, beraien ekarpenekin. Web 2.0-k parte hartzailea, dinamikoa eta kolaboratzailea izatea bultzatzen baitu.

Irakasleak ikasleentzat baliabide moduko bat izan behar du eta ez lehen bezala informazioa zabaltzen duen pertsona, orain informazioa teknologia berriei esker edozeinentzako eskuragarri baitago. Irakasleak hauengana modu egokian iristea bideratu behar du, eta beharrezko informazioa zein den identifikatzen irakatsi. Horretarako askotan behatzaile papera ere egin beharko du, ea ikasleek emandako pausuak ongi jarraitzen dituzten jakiteko eta, zerbitzu hauen ondorioz ebaluatzeko modua horretara aldatu beharko delako neurri handi batean. Bestalde, zerbitzu hauek ikasleei autonomia ematen die ikasketa prozesuan, eta irakasleak autonomia hau erraztu egin behar du.

Amaitzeko esan beharra dago, lankidetza ikaskuntzak ekarpen asko egiten dituela. Izan ere erlazioak ikasteko potentzialitate handia du eta errendimendu akademikoa handitzen du. Gainera desberdinak diren pertsonak batera jardun behar dutenez, eskolako elkarbizitza hobetzen da eta dibertsitatea bultzatzen du.

viernes, 9 de diciembre de 2011

SINTESIA

SISTEMA INFORMATIKOAK(2)

Sistema eraileak, hardware guztien erabilpen egokia ziurtatzeaz gain, hardware hauek duten konplexutasuna erabiltzailearentzako komunika erraza bihurtzen du. Horregatik garrantzi handikoa da. Hau guztia egin ahal izateko, edozein sistema eragilek hiru osagai hauek ditu: nukleoa, zerbitzuak eta komando itzultzaileak.
Sistema eragileak, ordenagailuak garatzen joan ahala hauetara egokitzen eta hobetzen joan dira, lau belaunaldi edo etapatan zehar. Gaur egun, hauek, erabiltzaile kopuruaren arabera, ataza eta prozesu kopuruaren arabera eta prozesadore kopuruaren arabera sailkatu daitezke.
Sistema eragile desberdinak bereiz daitezke, hauen artean denontzako ezaguna den “Microsoften sistema eragileak”.

SINTESIA

            SISTEMA INFORMATIKOAK (1).

 Informatikak izugarrizko bilakaera eman du sortu zenetik: Ordenagailu pertsonalak sortu dira eta baliabideen garapena oso handia izan da, bai hardware aldetik, bai software aldetik.

            Gaur egun, ordenagailuak, pantaila, memoria, disko gogorra eta beste hainbat osagarriz osaturik daude.

SINTESIA

IKASKUNTZA ETA TEKNOLOGIA PENTSAMENDURAKO KLASEETAN.

Proiektu desberdinen bidez, ikasleek eguneroko bizitzako zenbait arazori aurre egiten ikasten dute eskola hauetan.
Lehenik eta behin, galdera orokor bat planteatzen da, proiektua gidatuko duena. Gero, galdera nagusi honi erantzuna eman ahal izateko, haurrek galdera zehatzak egin behar dituzte.
Proiektua planteatu ondoren, Ikt-en erabilpena oso erabilgarria da haurrek ondo uler dezaten planteatutako egoera. Izan ere, errazagoa egiten zaie modu bisual eta ludikoetan ulertzea, irakaslearen azalpena bakarrik entzuten baino.

Ikt-ak proiektu osoan zehar dira lagungarriak, esan bezala informazioa modu askotan jaso dezaketelako hauen bidez,  eta baita munduko beste pertsona batzuekin ere kontaktuan jarri daitezkeelako, proiektuan lagun ditzaten. Eskola hauetan, gainera, zenbait programa berezi erabiltzen dituzte. Programa hauek ludikoak izateaz gain, oso aproposak izaten dira haurren proiektuetako egoerak planteatzen dituzte eta.
Haurrez gain, irakasleentzat ere erabilgarria da ikt-ak erabiltzea beraien eskoletan. Horrela, proiektu berdinean dabiltzan beste irakasle batzuekin kontaktuan jarri daitezkeelako, eta beraiengandik ideia berriak jaso ditzaketelako.

SINTESIA

ORDENAGAILU SAREAK

Hardware erabilgailu desberdinak, errekurtsoak konpartitzeko, komunikazio sare baten bitartez elkartzen direnean, honi ordenagailu sare deritzogu.
Ordenagailu sare honek, iraultza ugari izan ditu 60. Hamarkadaz geroztik, hau erabiltzera zuzendutako taldeak aldatuz joan diren heinean.
Ordenagailu sareen helburu nagusiak, kostuen murrizketa eta produktibitatearen handitzea dira. Izan ere, errekurtso fisiko desberdinak eta informazioa konpartitzeko aukera ematen du.
Ordenagailu sare batean, ordenagailu zentral bat egoten da (serbidorea) besteek baino kapazitate handiagoa duena. Gainontzekoak, host-ak, honekin konektatzen dira, eta potentzia gutxiago izaten dute. Koneksio hau egiteko zenbait elementu erabiltzen dira: Modem-ak, router-ak …
Ordenagailu sare mota desberdinak daude, sare hauen dimentsio, bizkortasun, teknologia eta hauei emango zaien erabileraren arabera.
Makina desberdinak elkarren artean konektatzeko moduari, kable estruktura deritzo, eta bertikala zein horizontala izan daiteke.

sintesia

EDUTEKA
WEB 2.0 ETA ZERBITZU NAGUSIAK EZAGUTU

Sarea CERN-eko zientzialarien lan erreminta izatetik, milaka milioi erabiltzaileen espazio bat izatera igaro da. Sarea bigarren fase batean sartzen ari da: web 2.0. Web honen sorrera 2006. urtera aurreratzen da.
Hezkuntzan ere garrantzia handia hartzen ari da, potentzialitate handiko tresnak eskaintzen dituelako. Web m2.0 ez da bakarrik teknologia berrien multzoa, 6 ideia nagusi ditu puntu zentral moduan, pertsonak elkar komunikatzeko modua aldatzen ari dena. Hezkuntzan gehien erabiltzen direnj programak honakoak dira:
Blogak, Wikiak, Etiketatzea, “Social Bookmarking”, Folksonomy, Multimedia sharing, Audioblogging, Podcasting. RSS y Sindication.

sintesia

EDUCASTUR

WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

Sarea etengabe eboluzionatzen ari den baliabidea da. Denbora gutxian web estatiko batetik, web dinamiko batera pasa gara. Lehenengo web-ean erabiltzaileak paper pasiboa betetzen du. Bigarrenean berriz, erabiltzailea parte hartzailea eta kolaboratzailea da. Web berri honi web 2.0 deritzo.
Web 2.0 erabiltzaileak osatzen du, zerbitzuen, baliabideen eta erreminten bidez. Gakoa parte hartzea da eta elkarren arteko interakzioa. Hau ez litzake posible izango erreminta teknologiko potente, eskuragarri eta erabilera errazekorik ez balego.
Web 2.0 bilatzaileetatik eskuragarri dauden zerbitzuz gainezka dago, gainera hauetako asko doako zerbitzuak dira. Zerbitzu guzti hauetan protagonista, konpartitzen duen erabiltzailea da. Pertsona bakarraren saiakerak, bidea ematen du ezagutza konpartitua dagoen sarea eraikitzeko.
Komunikabideen kontzeptua ere aldatzen joan da, web sozial eta blog-en ondorioz. Ikusi bestela prentsa, irrati eta telebistek duten presentzia interneten, formatu dinamikoagoekin eta parte hartzaileagoekin.
Hezkuntzak web 2.0ren potentziala ez aprobetxatzea akats handia izango litzateke. Tresna honi esker, parte hartzea, kolaborazioa eta eraikuntza kolektiboa landu daitezke. Bestetik gaur egungo ikaslea natibo digitalak dira eta beharrezkoa dute informazio gizartean konpetente izateko garapena lortzea.
Informazioa jada ez dago ikasgeletan, baizik eta sarean. Beraz erronka informazioa bilatzeko, elkartzeko eta lantzeko konpetentziak lantzea da, eta hau ezagutza bihurtzea.
Beraz, web 2.0-k hezkuntza posibilitate handiak eskaintzan ditu. Ezagutzea, konpartitzea, sortzea, parte hartzea eta erlazionatzea helburu hezitzaile garrantzitsuak dira.

viernes, 2 de diciembre de 2011

sintesia

-Aula y Docentes
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA IKASGELAN

Ikaskuntza kooperatiboa ezaugarri hauetan oinarritzen da:
  1. Pertsonen arteko erlazioak ikasteko duen potentzialean.
  2. Errendimendu akademikoa handitzean. Aktiboki hartzen dute parte ikasketan.
  3. Ikasleen dibertsitateari jaramon egitea.
  4. Porrota gutxitu eta eskolako elkarbizitza hobetu, arreta indibidualizau baten bidez.

Irakasleak hiru rol bete behar ditu: Irakaslea baliabide moduan, irakaslea autonomia erraztaile moduan ikasketa prozesuan eta irakaslea behatzaile moduan.
Ikasketa kooperatiboak gaitasun hauek hobetu beharko lituzke: Arazoak konpondu, iniziatiba hartu eta heldutasuna gainerakoekiko harremanean, taldeko konfliktoak gainditu…
Talde lana aurrera eramateko baldintzak honakoak dira: Ariketekiko jarrera irekia, helburu komunak konpartitu, irakasle eta ikasle guztien inplikazioa, gelaren organizazio egokia…
Ikasleek edukiez gain, beste hainbat gauza ikasten dituzte: gainerakoen esperientziak eta eman ditzaketen soluzioak, lana eta ardura konpartitzen, arrakastak eta porrotak konpartitzeak taldea motibatu egiten du etab.

sintesia

7.Kapitulua
IKT-ak ETA IKASKUNTZA KOLABORATIBOA

Kontuan izan behar dugu errekurtso hauen eragina gelan, batez ere maila pedagogikotik begiratuta.
IKT-ak gelan sartzea, hiru planteamendu desberdinetan klasifikatzen da:
  • Computer Aided Instruction (CAY). Baliabideen erabilera konduktista defenditzen du. Planteamendu hau 60.go hamarkadakoa da.
  • Computer-Supported Cooperative Work (CSCW). Ordenagailuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboa da. IKT-en integrazioaren posizio konduktisatak gainditzeko lehen saiakera da.
  • Computer Support for Collaborative Learning (CSCL). Irakaskuntza ikaskuntza prozesua talde giroan defenditzen du, baina beti ere talde eta gaitasun indibidualak landuz. CSCLn berritzailea dena, teknologiaren eta sare birtualen sarrera da, taldean lan egiteko.

CSCL-ren esentzia konstruktibismoa da, eta ikaskuntza prozesu sozial moduan ulertzea. Askotan kolaborazioa eta kooperazioa nahastu egiten ditugu, baina kontzeptu desberdinak dira. Ikaskuntza kooperatiboan irakaslearen kontrola handia da, taldearen lana zehazten du, beharrezko informazio guztia ematen du eta lan egiteko estruktura zehatza eta amaierako lanak nolakoa izan behar duen ezartzen du. Kolaboratzailean berriz, taldeek autonomia gehiago dute lan egiteko modua eta informazioa aukeratzeko. Irakaslearen lana laguntzea da. Beraz lan kolaboratzailea filosofia bat da teknika bat baino gehiago, eta kooperatiboa gidoi bat da, taldeko lana egiten laguntzen duena.  Psikologiak, korronte soziokonstruktibistan egindako ekarpenak irakaskuntzaren ikuspegi irekia eraikitzen lagundu dute. Korronte honetako baten izena perspektiba teoriko teknikoa da eta hauek dira bere ezaugarriak:
  • Ezagutzaren eraikitze prozesua eta honen barruan irakaskuntza.
  • Irakaskuntza prozesu globala eta testuinguruari lotua izan behar da.
  • Ikaskuntzaren helburuak ez daude aurrez aldetik erabakiak.
  • Aktibitateak generadoreak dira, hau da, ikasleentzat esanguratsua den ariketa batetik hasita, beste hainbat ekintzetara iristen dira.
  • Irakaslea profesional autonomo baten moduan ulertu behar da. Bere lana ikasleen lana erraztea da.
  • Metodologia eta errekurtsoak, gela tradizionaletik elementu berritzaile bezala ulertzen da. Eskola, ikasleek ahotsa duten eta sozialki ikasiko duten lekua bihurtuko da. Leku libre, demokratiko eta integratzailean.
  • Ebaluaketa demokrazian zentratuta dago. Teknologiak, ikasleen prozesu mental eta sozialak erraztu beharko lituzke.

CSCL dinamika martxan jartzeko erreminta  bat sortu dute BERSATIDE ( Best Practices Collaborative Design Editor). Hauek dira erreminta hauen faseak:
  • 1.Fasea. Testuinguruaren analisia.
  • 2.Fasea. Gaien eta Metodologiaren hautaketa.
  • 3.Fasea. Errekurtso teknologikoen hautaketa.
  • 4.Fasea. Prozesuaren planifikazioa
  • 5.Fasea. Ebaluazio prozesuaren metodologia hautaketa.
  • 6.Fasea. Produkzioa/ Garapena.
  • 7.Fasea. Martxan jartzea.
  • 8.Fasea. Errebisioa.

Teknika kolaboratiboak CSCL diseinuen aspektu esentzialak dira. Hiru teknika Jigsaw, Brainstorming eta Piramidea dira. Gure diseinuko elementuak identifikatuak ditugunean, martxan jartzeko teknologia eta konfigurazio erabilgarriak behar ditugu, gure beharretara egokituak.
CSCL espazio bat martxan jartzeko errekurtso teknologikoekin, ezaugarri batzuk bete behar ditu:
  • Erabilerak sinplea eta baliagarria izan behar du.
  • Pertsonen, taldeen eta rolen gestio sinplea baimendu behar da.
  • Ikasleen ebaluaketa erraztu behar da.
  • Tutoretzak eta besteekiko komunikazioa bultzatu behar da. Erabakiak hartzea lagundu eta bultzatu behar da.
  • Egonkorra izan behar da.
  • Garbi erakutsi behar du fase, etapa eta lanen sekuentzia.
  • Erreminten integrazioa plataforma bakarrean egitea komeni da.
Ebaluaketa egiteko sistema bat pentsatu behar da, analisia bezalako irizpideak integratuz. CSCL perspektibatik begiratuta, iturri mistotik etorritako ebaluazioa proposatzen da. Errekurtso teknologikoek eskaintzen diguten abantailaz baliatuz. Ebaluazio prozesua hiru fasetan banatuta dago: Preparatze fasea, kurtsoan zehar ematen den fasea eta amaierako fasea. Ebaluazio bidean zehar, informazioa gordetzeko lau teknika jartzen dira martxan: ekitaldien bilketa automatikoa, obserbazioa, galdeketak eta debateen taldeak. Teknika hauek kuantitatibo eta kualitatiboetan banatzen dira. Datu kuantitatiboak SAMSA izeneko erremintaren bidez analizatzen dira. Datu koalitatiboa berriz, Nudist Vivo-ren bidez.

jueves, 20 de octubre de 2011

EGILE TRESNAK

Aplikazio bat da eta lan multimedia bultzatzen dute ikaskuntza testuinguru interaktiboa bultzatuz. Dituen aukera guztietatik jarduera edo baliabide berberetik aplikazio txikiak bereizi ditzakegu. Adimen logikoa, espaziala eta tenporala lantzeko oso baliagarriak dira eta gainera doakoak. Ikaskuntza objektuak egiteko eta sekuentzia didaktikoak egiteko balio dute.


Motak:
            -Deskargatzeko: 
  • Webquest: Informazioa bilatzen eta eraldatzen erakusten du. Honek goi mailako pentsamenduak prozesatzea ahalbidetzen du: (oinarrizko egile tresna)
  • Ardora: Irakasleentzako aplikazio informatiko bat da, proiektu perstonlak egiteko aukera ematen du. 45 jarduera eta 10 multimedia ezberdin sor ditzateke eta ebaluatzeko balio du.
  • Squeak: Programazioaren inguruko ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
    -Scratch:

     
    Oinarrizko Egile Tresnak
      Egile Tresnak
    Egile Tresna Aurreratuak
    Webquest
    Cuadernia
    Squeak

    Exe-learning/Egile
    Scratch

    Hot Potatoes


    Ardora


    JClic


    Edilim




    Constructor

jueves, 13 de octubre de 2011

LA OCA

Ariketa interaktibo hau interesgarria iruditzen zaigu lehen hezkuntzan aplikatzeko. Kurtso guztietan erabili daiteke, eta biderketak, kalkulu mentala, batuketak eta kenketak eta buruketen ebazpena lantzen dira. Honen bitartez, ikasitakoa aplikatzeko aukera dute, ikasi duten edo ez kontrolatzeko, gainera, dibertitzeko modu bat da, konturatu gabe ikasiz.


http://recursostic.educacion.es/apls/informacion_didactica/236

jueves, 6 de octubre de 2011

HASIERAKO ORRI PERTSONALIZATUAK

SARRERA
Seguruena zuetako batzuek izango duzue jada orrialde hauen berri. Orrialde hauek web 2.0 bitartez sortu dira, eta oso erabilgarriak suertatu daitezke, izan ere orrialde berdin batean pertsona bakoitzari interesgarria iruditzen zaion informazioa gordetzen dute: Notiziak ikusteko aukera dago, eguraldia, gure emaileko korreoak, hiztegiak, jolasak eta beste mota askotako gauzak.
Orrialde hauek, lehenengo orri jartzeko interesgarriak dira. Horrela, esploratzailea irekitzean aterako zaigun lehenengo orriaren bidez, jo ahal izango dugu beharrezkoa dugun informazio desberdinera. Orrialde hauek, gainera, gure gustura pertsonalizatu ditzakegu, irudia eta formatua aldatuz.
Hezkuntzari dagokionez, ikasleak modu erabilgarri batean diseinatu dezake bere hasiera orria, horrela esploratzailea irekitzen duen bakoitzean, interesgarriak eta beharrezkoak diren aplikazioak agertuko zaizkio; esaterako, G.A.U.R., ekasi, moodle, korreoa, ikasgai batean beharrezkoa duen materiala, zereginen lista…
Arazo bat dute bestalde, ohiko orrialdeak baino motelago kargatzen dira normalean. Hala ere, informazio asko dugunez leihatila berean, orrialde desberdin batean aplikazio bakoitza irekitzen baino lehenago bukatuko dugu normalean.

BILATZAILEEN ESKAINTZAK
Googlek, windos live-ek eta Yahook zerbitzu hau eskaintzen dute beraien bilatzaileen orrietan:
* Googlek bere hasierako orrialdearen goialdean eskuin aldean lotura baten bidez, igoogle.
* Windos live-ek hasierako orrialdearen goialdean eskuin aldean, página personalizada.
* Yahook orrialdearen goialdean eskuin aldean lotura baten bidez, My Yahoo.
Bilatzaileez gain enpresa hauek beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte eta identifikazio berarekin hauetara guztietara irits gaitezke. Hotmailera sartzeko erabiltzen duzun identifikazioak balio dizu Hotmail live-eko hasierako orrialdeko pertsonalizazioa gordetzeko. Beste bietan bezala, Yahoo-ko korreoa My Yahoo erabiltzeko eta g-mail kontua igooglen ibiltzeko.
Zerbitzu hauen alde ona da, ez duzula zure informazio pertsonala eman behar zerbitzuaz gozatzeko.
Probak egiteko hiru zerbitzu hauetan ez da derrigorrezkoa izena ematea, baina pertsonalizatutako guztia desagertu egingo da bilatzaileen cookie-ak borratzean. Aldaketak bermatzeko derrigorrezkoa da identifikazioarekin sartzea.

iGoogle
Leihoak gehitu daitezke, edukiak gaiaren arabera organizatzeko. Gai ezberdinak aukeratzeko aukera ematen du, estetikoki politagoa izan dadin. Moduluak gehitzeko aukera ere ematen du, menuan “añadir gadgets” sakatuta.


Windows Live
“Opciones” enlazetik koloreak eta zutabeak konfiguratzeko aukera ematen du. “Agregar contenido” sakatuz gero, moduluak gehitzeko aukera dago eta “opciones avanzadas” aukeratuz gero, feeds-en helbideak eta gadgets-ak gehitu daitezke.

My Yahoo
My yahook ere, aurreko bien aukera oso berdintsuak eskaintzen ditu. Lehioei, orrialde deitzen die, eta konfigurazia “seleccionar pagina” sakatuz gero egiten da. Fondo gisa gai bat aukeratzeko “cambiar diseño” atalean konfiguratzen da eta “añadir contenido” sakatuz gero, aurretiaz diseinaturiko moduluak, gadgets-ak eta feeds helbideak ezarri daitezke.


ZERBITZU BEREZIAK
Imajinatu, hasierako orrialdea sortu nahi dugula, Google bilatzailearekin baina Hotmail kontua besterik ez dugula. Horretarako bestelako hasierako orriak erabili behar dira, izan ere, Google eta Microsoft-ek ez dute Hotmail kontuarekin erabiltzea ahalbidetzen. Bestelako orri horiek honako hauek dira: Netvibes, Start, Pageflakes eta Protopage. Lau horietatik osoena Netvibes da.
Aurreko zerbitzuetan bezala, leihoak gehitzen dira, moduluak arratoiaren bidez mugitzen dira, eta modulu bakoitza “EDITAR” loturaren bidez aldatu daitezke. Bilatzailearen modulua arakatzeak aukera ugari ematen ditu.
Pertsonalizazio orokorra egiteko loturak pantailako goialdean agertzen dira:
* “Añadir/examinar contenidos”: helbide kontua, bilaketa berezia, web-eko zerbitzu anitzak. Bilatzen ari garena aurkitzen ez badugu Netvibes-eko Ekosisteman aurki ditzakegu.
* Preferencias: Perfil. Ajustes generales. Contenido local. Idiomas. Temas. Fondos de escritorio. Copia de seguridad.
* Iniciar sesión: Saioa hasi behar dugu gure Hotmail kontuarekin eta orrialdea erabiltzea amaitu dugunean saioa itxi behar da, batez ere, ordenagailua elkarbanatzen badugu.
Nahiz eta Netvibes-ek aurreko hirurek baino aukera hobeak eskaini, badu alde txar bat erabiltzaileei atzera botatzen diena. Izan ere, kanpo moduluak erabiltzerakoan erabiltzailearen izena eta segurtasun kodea eman behar dira.

jueves, 29 de septiembre de 2011

Zer teknologia erabiltzen dira lankidetzarako?

- Posta elektronikoa.
- Kronogramak.
- Egutegiak partekatu.
- Offimatika aplikazioak.
- Foroak., eztabaida guneak
- Hardware ezberdinak
- Wikiak
- Sare sozialak
- Table PC.
-Netbook
-Laptop
- Arbel digital elkarreragileak
- Bat-bateko mezularitza.
- Ikusentzunezko aparagailuak: bideoak, argazki makinak ...
- Karpeta partekatuak.
- Blogak.
- Internet.
-BIdeo konferentziak (Skype)
-Mugikorrak
-Artxibategiak partekatu; (Google docs, Dropbx)
-USB memoria
-Sare lokala
-Web cam
-Testuinguru birtuala (moodle, LMS)
-Argazkiak, bideokamarak
-Mikorfonoa
-Irudiak tratatzeko eta gordetzeko zerbitzua (picasa)
-Web 2.0





ZER DA LANKIDETZA?

Lankidetza, pertsona talde batek elkarrekin lan egitea da, helburu bera lortzeko, eta konpromisoa, koordinazioa eta komunikazio eraginkorra eskatzen ditu. Honakoa burutzeko modu ezberdinak daude; bakoitzak talde barruan funtzio bat har dezake, eta taldearen barruan aldatzen joatea oso komenigarria da; adibidez, idazkaria, ikerlaria, dinamizatzailea... Honez gain, lan osoa denek batera egin dezakete, horrela, konpromiso bat sortzen da, denen artean egin beharreko zerbait delako, bakoitza trebeena den arloan gehiago emango  duelarik, lan hobeago bat eginez. Lan mota hau oso aberasgarria izaten da, ideia ezberdin asko ateratzen direlako, besteen ideiak kontrastatzen ikasten delako, besteak entzun behar direlako,  eta baita etorkizunerako ere, izan ere, lanean inoiz ez gara gu bakarrik arituko, beti beste irakasle talde batekin.

Talde lan bat, taldean diren pertsona kopuruen arabera zatitu, bakoitzak etxean bere zatia egin eta ondoren elkarturik egitea ez da, izan ere, besteekin ez duzu eztabaidatzen eta ez zara kooperazioan lanean aritzen. Baina honek ez du esan nahi, bakarka ez dela lanik egin behar, norberak hartutako konpromisoa bete behar baitu.