Taldekideak

Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALAK. Mostrar todas las entradas

martes, 27 de septiembre de 2011

2. KONPETENTZIA DIGITALA (SINTESIA)

INFORMAZIO KONPETENTZIA ETA DIGITALA ESKOLAN

Gaur egungo gizarteak behartuta (informazioaren gizartea) eskolak kultura digitalera hurbildu behar du helburua gizartean konpetenteak izango diren ikasleak prestatzea baita. Horretarako gaitasun berri batzuk landu behar dira:

* Multialfabetizazioa. Alfabetizazio berrien beharra dago, Ikus entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta informazioaren alfabetizazioa.

* Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko gaitasunak landu behar dira:

informazioa bilatu, dokumentatu, analizatu, ondorioak atera, , blog-ak, multimedia aurkezpenak…

Irakasleak ere egokitu egin behar dira teknologia digitalak ezartzen dieten erronka berrietara: Ikasleak informazio asko du eskuragarri eta honi informazio hori berreraikitzen lagundu behar zaio, ikasleek teknologia gehiago menderatzen dutela onartu, egiten dituzten ariketak organizatu eta begiratu hauen beharrei erantzunez , teknologiaz baliatu lan kolaboratiboak egiteko, IKTak irakasteko modu konstruktibistarekin erabili.


Jatorrizko digitalak eta etorkin digitalak


Gaur egungo ikasleak asko aldatu dira, egungo ikasleak, ez dira diseinaturik zegoen hezkuntza sistemarako. Ikasleek orain, pentsatu eta informazioa prosezatzeko era ezberdina dute. Dr Bruce D. Perry-k dioen bezala, esperientzia ezberdinek garun egitura ezberdinetara eramaten dute.


Bizi garen garaiko ikasle guztiak, ordenagailuen, bideo jokoen eta internetaren jatorirzko hizlari dira. Aldiz, etorkin digitalak, mundu digitalean jaio ez direnak dira, baina erabiltzen ikasi dutenak. Hauek ingurunean egokitzen ikasi dute, baina beti iraganean urrats bat dutelarik. Adibidez, informazioa bilatu behar badute, interneta bigarren aukeratzat uzten dute. Ez dute uste beraien ikasleek telebista ikusten duten bitartean edota musika entzuten ari direnean ikas dezaketeenik, beraiek ezin baitute. Gainera uste dute ikaskuntza ezin daitekeela entretenigarria izan. Beraiek ikasle zirenean erabilitako metodoek beraien ikasleekin funtzionatuko dutela uste dute, baina ez da egokia. Lehenik eta behin, irakasle batek duen metodologia aldatu beharra dauka, azkarrago joan behar da, ez pausoz pauso. Bigarrenik, edukiak aldatu behar dira, bi eduki mota: irakurketa, idazketa, aritmetika, pentsamendu logikoa, idatzien ulerketa, iaraganeko ideiak... batzen ditu batek, besteak, edukiak, software, hardware, robotika, nanoteknologia... ditu baina baita, etika, politika, soziologia, hizkuntzak eta horiekin erlazionaturiko beste hainbat gauza. Eduki hau ikasleentzat arras interesgarria da. Baina... zenbat etorkin digital prest daude hori erakusteko?


Hezitzaile bezela, nola irakatsi pentsatu behar dugu, bi edukiekin, natibo digitalen hizkuntzan. Gai guztietarako, jatorrizko digitalentzat metodologiak asmatu behar ditugu, maila guztietarako, ikasleak gu gidatzeko erabiliz. Beraz, hezitzaileak diren etorkin digitalek, natibo digitalengana iritsi nahi badute, hau da, beren ikasle guztiengana, aldatu egin beharko dira.


Teknofilia eta teknofobia


Teknologia berriek emozio desberdinak sortzen dituzte pertsonengan. Horrela muturreko bi joera guztiz aurkako bereiz daitezke, teknofobia eta teknofilia.

Teknofobiak teknologia berriekiko beldurra adierazten du eta pertsona hauek teknologien aurka agertzen dira. Teknofilia berriz guztiz alde agertzen da.

Teknofobiaren arrazoi nagusietako bat irakasleengan, formakuntza falta da, izan ere, haurrek eskolara iristean irakasle askok baino gehiago jakin dezakete ordenagailu eta teknologien inguruan, eta hori dela eta gauzak gaizki egiteko beldurra dute irakasleek, hau da autoestima falta bat. Horretaz gain aldaketa honek ekarriko duen egoera okerragoa izango ez ote den zalantza dute askok, eta horrek aldaketarako erresistentzia ezarrarazten die. Batzuek gainera, ordenagailuek beren lanpostuan ordezkatuko dituzten beldurra dute. Baina azken hau ez da gertatuko seguruenik, izan ere ordenagailuak egotean irakasleak bere rola aldatu eta ikasleak orientatzeaz eta laguntzeaz arduratuko da.

Aldaketa honetan gurasoek zer egin garrantzitsua izango dute, izan ere, etxean kontrol bat eramatea ere garrantzitsua da. Horretarako gurasoek ezagutza minimo bat izan behar dute.

Teknologia berriek, onuragarriak izateaz gain zenbait aspektutan, desberdintasunak sortu dituzte garai desberdinetan zehar, bai emakumeengan (lanbidean...) eta baita sozialki (pertsona askok ezin dituzteztelako eskuratu eskuratu).


ORDENAGAILUAK ERABILTZEKO EUROPAKO LIZENTZIAREN IRIZPIDEAK

Europak markatzen dituen irizpideen artean informazio eta komunikazio teknologien inguruko oinarrizko kontzeptuen ezagutza agertzen da. Baita ordenagailuen oinarrizko funtzioen erabilera eta aurkezpen,testu nahiz kalkulu orriak sortzeko aplikazioen erabilera ere. Horiez gain, ordenagailuetako datu baseekin lana egitea ere azpimarratzen du. Alderdi guzti hauen ezagutzak, informazioa bilatzeko eta sarean komunikatzeko oso lagungarriak izango dira.

viernes, 23 de septiembre de 2011

ONDORIOAK: ZER PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DITU LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATEK?

Irakasgai hau hasi aurretik, ez genuen espero etorkizunean teknologiek izango duten garrantzia gure lanbidean. Bagenekien ordenagailuek gero eta indar handiagoa dutela egunak aurrera doazen heinean, baina ez genuen uste guk ikasketak bukatutakoan, hainbeste gauzekin topatuko ginela, arbela digital elkarreragileak, ikasleen ordenagailu pertsonalak... Garrantzitsua iruditzen zaigu aplikazio ezberdinak erabiltzen ikastea, ikasgela batean biziko ditugun egoera ezberdinei aurre egiten jakiteko.

Gure bideoa egiterakoan, hiru zati ezberdindu ditugu. Lehenik eta behin, guk teknologia digitalekin eduki genuen lehen kontaktua markatu nahi izan dugu, paint, gameboy, pipo eta jostailuzko ordenagailuekin. Bigarren atalean, bizitzan zehar ikasten joan garen aplikazioak azaldu ditugu, eta baita gaur egun erabiltzen ditugun sare sozialak ere. Azkenik, irakasle izango garenez gero, multialfabetizazio beharra izango dugula azpimarratu nahi izan dugu, baina, ez dugu irakaslearen papera zein izan behar den sakondu. Argi dago irakasleak teknologiak guztiz menperatu behar dituela ikasleak organizatzeko, bideratzeko eta ikasleak laguntzeko; irakasleak ez du dena eginda eman behar, ikaslea gidatu egin behar du, planteatutako galderari erantzuna bilatzeko. Badakigu lan zaila dela, denbora gehiago eramaten baitu, baina oso aberatsgarria dela iruditzen zaigu, ikasle bakoitzak iturri ezberdinetik jasotzen duelako informazioa eta hori konpartituz, gaiaren inguruko ezaguera zabaltzen dutelako. Gainera, kritiko izaten ikasten dute.
 
 
Gizartea aldatu denez, irakaslearen prestakuntza egokitu beharra dago, konpententzia digitalak izan behar ditugu, horien artean, herramienta digitalak maneiatzeaz gain, klasean nola erabili jakin behar dugu. Eskolaz gain, ikasleek etxean ere teknologia digitalak erabiltzen dituztenez, familiaren aldetik hori eta etxean  horien erabilera egokia bultzatzea beharrezko ikusten dugu.

TEKNOGRAFIA: Zer prestakuntza teknologiko behar ditugu?

viernes, 16 de septiembre de 2011

BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA

- Ikasleak hartzen du indarra, ikasleak bere burua ezagutzen du eta gai da edozein egoeratik ikasteko. (Lehenengo mailatik seigarren maila artekoa da)
  • Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
    • Ingurunearekiko gertuko arazoak identifikatzea eta beste pertsonekin lan egiten jakitea.
  • Ingurune birtualetan moldatzea
  • Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
  • Sortzaileak izatea eta berritzea
  • Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea
    • Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea.

INFORMAZIOA JASO ETA ANTOLATU

DEFINITU

- NATIVOS DIGITALES: Jaiotzetik teknologia berriak ezagutu eta erabili dituztenpertsonak dira. Nahiz eta natibo digital bat izan, ez du zertan teknologia berrien inguruan asko jakin behar.

- INMIGRANTE DIGITALA: Teknologia berriekin jaio ez diren pertsonak, baina teknologia berriak ikastera behartuta daudenak dira. Kasu honetan, badago jendea natibo digital batek baino gehiago dakiena.


- TEKNOFOBIA: Teknologiei beldurra dien pertsonek dute, hauek erabiltzea sahiesten dutenak.


- TEKNOFILIA: Teknologia berriak gehiegi erabiltzea gustatzen zaien pertsonak dute.

ALFABETIZAZIOA

Ikusentzunezko Alfabetizazioa:

-Movie Maker
-Youtube
-Skype



Alfabetizazio teknologikoa:

-PDI
-Officeko programak
-Komunikazio plataformak?
-IKT eta honen aplikazioak?
-Wiki
-Movie maker
-Internet
-Eskola 2.0 (Net book)
-Programak deskargatu?



Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu...):
- IKT  eta honen aplikazioak
-Blog-a
-Movie maker
-Youtube
-Komunikazio plataformak?
-WIKI
-Internet
-Konpententzia digitalak
-Lankidetza
-Eskola 2.0
-Web quest
-Programak deskargatu
-Sky drive
-Skype


MULTIALFABETIZAZIOA: Irakasle moduan eduki beharko genukeen konpetentzien multzoa da, ikus entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa (egunerokotasunean integratzean datza) eta informazioaren erabileraren alfabetizazioa (jasotzen dugun informazio guztia era egokian erabiltzeko eraldatu beharra dugu, horretarako aplikazio informatikoak erabilltzea) biltzen dituena. Gizartean dagoen beharra da teknologia berrien erabilerari dagokionez.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut? AURRE EZAGUTZAK ANALIZATU

- Arbela digital elkar eragilearen inguruan ez dugu ideiarik.
- Beste ikastetxeekin kontaktuan jartzeko modurik ez dugu ezagutzen.
- Badakigu informazioa nola bilatu, baina haurrei hori nola irakatsi ez.
- Wiki eta Blog-ak ez ditugu inoiz erabili.
- Eskola 2.0ren erabilera ezagutu behar dugu.
- Netbook-a
-Matxuraren bat izanez gero aparailu elektronikoak konpontzea

Beste alde batetik, korreoa erabiltzen, informazioa bilatzen, youtube, hau da bideoak bilatzen, pdf-ak sortzen, office programak erabiltzen, nahiz eta sakontzea ez litzaiguken gaizki etorriko, interneten ibiltzen, hiztegiak erabiltzen dakizkigu.

Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut?

Adin bakoitza kontuan hartuz eta ordenagailuekiko duten ezagutzaren arabera, programa ezberdinak erabiliko genituzke, betiere, beraien ikasketa prozesua osatu eta errazteko, interaktiboagoa eta erakargarriagoa izan dadin. Adibidez, lehenengo zikloko ikasleekin baliagarria iruditzen zaigu, eskritorioan erabili behar duten programa soilik izatea, horrela, ordenagailua pizten dutenean bertan klikatu besterik ez dute. Bigarren ziklotik aurrera, programen barruan egongo litzateke. 

Hau aurrera eramateko, bakoitzak aldez  aurretik programak aztertu behar ditu, ikasleei lana erraztuko dietenak eta egokienak direnak aukeratzeko. Gainera, beraien erabilera zehatz-mehatz ezagutu behar dugu.

Honez gain, ordenagailuaren funtzionamendua ezagutzea beharrezkoa da, adibidez, saguak funtzionatzen ez badu, deskonektatuta egon daitekeelako izan daitekeela.

Ordenagailuez gain, gelako gainontzeko teknologia berrien inguruan ere ezagutza izan behar da. Esaterako, proiektorea, DVD-a, arbela digitala,... Gainera, oso gomendagarria da irakaslearentzat, prestakuntza jasotzen jarraitzea, izan ere, teknologia berriek aldaketa eta hobekuntza asko jasotzen dituzte eta hauetara egokitzea ezinbestekoa da atzean ez geratzeko.

Teknologia berriak erabiltzen jakiteaz gain, garrantzitsua da ere hauek modu didaktiko batean erabiltzen jakitea hauei posible den probetxu osoa atera ahal izateko