Taldekideak

jueves, 15 de septiembre de 2011

Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut?

Adin bakoitza kontuan hartuz eta ordenagailuekiko duten ezagutzaren arabera, programa ezberdinak erabiliko genituzke, betiere, beraien ikasketa prozesua osatu eta errazteko, interaktiboagoa eta erakargarriagoa izan dadin. Adibidez, lehenengo zikloko ikasleekin baliagarria iruditzen zaigu, eskritorioan erabili behar duten programa soilik izatea, horrela, ordenagailua pizten dutenean bertan klikatu besterik ez dute. Bigarren ziklotik aurrera, programen barruan egongo litzateke. 

Hau aurrera eramateko, bakoitzak aldez  aurretik programak aztertu behar ditu, ikasleei lana erraztuko dietenak eta egokienak direnak aukeratzeko. Gainera, beraien erabilera zehatz-mehatz ezagutu behar dugu.

Honez gain, ordenagailuaren funtzionamendua ezagutzea beharrezkoa da, adibidez, saguak funtzionatzen ez badu, deskonektatuta egon daitekeelako izan daitekeela.

Ordenagailuez gain, gelako gainontzeko teknologia berrien inguruan ere ezagutza izan behar da. Esaterako, proiektorea, DVD-a, arbela digitala,... Gainera, oso gomendagarria da irakaslearentzat, prestakuntza jasotzen jarraitzea, izan ere, teknologia berriek aldaketa eta hobekuntza asko jasotzen dituzte eta hauetara egokitzea ezinbestekoa da atzean ez geratzeko.

Teknologia berriak erabiltzen jakiteaz gain, garrantzitsua da ere hauek modu didaktiko batean erabiltzen jakitea hauei posible den probetxu osoa atera ahal izateko

No hay comentarios:

Publicar un comentario