Taldekideak

jueves, 29 de septiembre de 2011

ZER DA LANKIDETZA?

Lankidetza, pertsona talde batek elkarrekin lan egitea da, helburu bera lortzeko, eta konpromisoa, koordinazioa eta komunikazio eraginkorra eskatzen ditu. Honakoa burutzeko modu ezberdinak daude; bakoitzak talde barruan funtzio bat har dezake, eta taldearen barruan aldatzen joatea oso komenigarria da; adibidez, idazkaria, ikerlaria, dinamizatzailea... Honez gain, lan osoa denek batera egin dezakete, horrela, konpromiso bat sortzen da, denen artean egin beharreko zerbait delako, bakoitza trebeena den arloan gehiago emango  duelarik, lan hobeago bat eginez. Lan mota hau oso aberasgarria izaten da, ideia ezberdin asko ateratzen direlako, besteen ideiak kontrastatzen ikasten delako, besteak entzun behar direlako,  eta baita etorkizunerako ere, izan ere, lanean inoiz ez gara gu bakarrik arituko, beti beste irakasle talde batekin.

Talde lan bat, taldean diren pertsona kopuruen arabera zatitu, bakoitzak etxean bere zatia egin eta ondoren elkarturik egitea ez da, izan ere, besteekin ez duzu eztabaidatzen eta ez zara kooperazioan lanean aritzen. Baina honek ez du esan nahi, bakarka ez dela lanik egin behar, norberak hartutako konpromisoa bete behar baitu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario