Taldekideak

Mostrando entradas con la etiqueta IKT-AK ETA ESKOLA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT-AK ETA ESKOLA. Mostrar todas las entradas

miércoles, 4 de enero de 2012

ONDORIOAK ESKOLA ETA IKT-AK

IKTak azken urteetan presentzia handia hartu dute ikastetxeetan, hezkuntzarako duten potentzialidade handiaren ondorioz. Izan ere, informazioa eta komunikazioa ahalbidetu eta lotzen dituzten tresnak dira. IKTak aipatzen ditugunean burura lehenengo etortzen dena, ordenagailua da.

IKTek erronka batzuk gainditu behar dituzte, adibidez teknologiaren integrazioa ikastetxeetan, irakaskuntza helburuen aldaketa eta irakasleek hartu beharreko rol berriak, alfabetizazio teknologikoa…

IKTak ikastetxeetan sartzeko ordea, integrazio proiektu bat prestatu behar da, hainbat arlo kontuan hartu behar dituena. Zehazki hiru eremutan banatzen dira: IKTak errekurtso didaktiko moduan, IKTak organizazio, gestio eta administrazio errekurtso moduan eta IKTak hezkuntza komunitateko partaide ezberdinak komunikatzeko medio moduan.

Bestetik, IKTei ez zaie garrantzia bera ematen ikastetxe guztietan. IKTen organizazioa hiru modelotan bereizten dute. Lehenengoa burokratikoa da, honek aldaketarekiko jarrera itxia du. Beste modelo bat sistema soziala da eta hau aldaketara irekia dago. Azkena komunitatea da eta aldaketarekin batera doa. Oraindik gehien ematen dena burokratikoa da, baina gaur egungo egoera ikusita agian egokiena sistema soziala dela esan dezakegu. Komunitatea aldaketa handiegia delako, orain arte hezkuntza nolakoa izan den ikusita.

Baina IKTek abantailez gain arazo batzuk ere badituzte. Adibidez irakasleei exijentzia gehiago eskatzen diete, ikasgelak tresna hauetara egokitzeko zailtasunak egon daitezke, irakasleek prestakuntza beharra dute askok ez baitute behar adinako alfabetizazio teknologikoa, gehiegizko informazioa dago eta horrek irakaslearen esfortzu handia eskatzen du ikasleei informazio egokia bakarrik iristeko etab. Baina arazo hauek kontrolatu ezkero, IKTek ekarpen handia egingo die bai ikasleei eta baita hezkuntzari ere.

Gaur egungo gizarteari informazioaren gizartea deitzen zaio, eta hau teknologia berriei esker sortu den gizartea dela esan daiteke, behintzat hauek bultzatuta sortu dena. Egia esan teknologia berriek onura asko ekarri dituzte, adibidez komunikazioa ahalbideratu eta erraztu dute, lanpostu berrien sorrera ekarri du eta zerbitzuak hobetu dira. Bizitza asko erraztu dute, eta orain ezinezkoa irudituko zitzaigun hauen gabe bizitzea, erosotasun askori uko egin behar izango geniekeelako. Baina efektu negatiboak ere baditu. Adibidez sortzen duten dependentzia eta pribatutasun eza. Teknologia berriak direla eta erabat kontrolatuta gaude, eta neurri batean askatasuna ere galdu dugu.

Argi dagoena da, aurretik esanda bezala IKTek potentzialidade handia dutela hezkuntzarako, eta nahiz eta alde txar batzuk izan, dituen onurengatik merezi duela eta beharrezkoak direla, gaur egungo gizarteak ala eskatzen duelako. Gainera ikasleek etorkizuneko gizartean bizi iraun nahi badute, beharrezkoa dute alfabetizazio teknologikoa.

viernes, 2 de diciembre de 2011

SINTESIA

MARCO ESTRATÉGICO DE EUSKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN EN LA ESCUELA . Daniel Losada Iglesias. Didactica y  Organización Escolar. Escuela Universitaria de Magisterio de Donostia-San Sebastian.
Gizartearen eraldaketak hainbat izan dira XX. mendetik baina azken urteotan aldaketa horiek oso nabarmenak izan dira. Aldaketa nabarmen horietako nagusiena informazio eta komunikazio teknologiek hartu dituzten balorea izan da.
Tresna hauek eskola ingurunean sartzeko abiapuntua Europan hasi zen 1994an Bangemann informearekin eta ordutik ekimen edo poiektu desberdinak jarri dira martxan Europa mailan: Europa la vanguardia de la comunicación (1996); Estrategia Lisboa (1999); eEurope (2000); Elearning eContenidos (2000); eta Iniciativa 2010 (2005).
Europa mailan, eEuropa (2000) proiektua martxan zegoela Espainian Plan Info XXI (2000) proiektua jarri zen martxan. Ondoren hurrengo ekimenak sortu ziren, baina Espainia mailan: Comision Soto (2003); Educación.es (2004); Avanz@ (2005); LOE (2006); Avanz@; eta Escuela 2.0 (2009-2013).
Europa eta Espainia mailan informazio eta komunikazio gizartea eraikitzen ari zirenez, Euskadin ere horrelako gizartea eraikitzeko beharra zegoen. Horretarako ondorengo proiektuak sortu ziren: Iniciativa 2000 tres (1999); Plan premia (2000-2004); PESI (2002); Plan premia II (2004tik aurrera); Dekretua 175/2007 (2007); Premia III (2009); PESI II (2010);  Modelo de madurez tecnológica de centro educativo (2010); ESKOLA 2.0 (2010) eta Garatu plana (2010).
Nahiz eta proiektu guzti hauek izen desberdinak eduki, guztien helburu orokorra IKT-ak hezkuntza eremuan sartzea da, hau da, tresna berri hauek eskolan sartu eta ikasteko eta irakasteko tresna ezinbestekoak bihurtzea.

SINTESIA

Escuela 2.0: ¿algo más que una etiqueta? Notas para una discusión educativa. Juana Mª Sancho Gil. Universidad de Barcelona
XX. mendetik hezkuntza tresna desberdinez hornitzeko saiakera egin da. Saiakera hauek ez dute espero zen arrakasta izan, hezkuntzak autonomia, politika, ekonomia eta teknologia falta baititu. Hutsune hauek hezkuntzaren garapena oztopatzen dute, honek gordetzen dituen alderdi sinboliko eta antolatzaile egokiak lortzea eragozten delarik.
2.0 “mundua”, informazioaren mundua da. Izan ere, informazioa eskuratzea edo sartzea, hau da, informazioa besteei eskaintzea oso erreza da eta erabiltzaile bakoitzak bere informazioarekiko kontrol osoa du. Gainera informazioa hau eraldatzen joaten da. 2.0 munduarekin hertsiki dago lotua Eskola 2.0 plana.
Hezkuntzaren aldaketa ekarriko duten baliabide hauen garrantziaz jabetuta, politiko askok beren diskurtsoak apaintzeko erabili dute Eskola 2.0ren plana. Baina diskurtso horietan plan horren kanpoko itxura soilik aipatu da, hau da, planaren oinarriak falta izan dira: zer eduki landu, irakasleak nola prestatu … Politikoentzat errazagoa baita diskurtsoak asmatu eta apaintzea, heziketa hobetzea baino.

SINTESIA

Giza errekurtsoak IKTen hezkuntza organizaziorako
1.Zuzendaritzak IKTak  lagundu, sustatu eta estrukturatzeko gaitasuna du.
2.IKT koordinatzailearen figura, hezkuntza sistema gehienetan martxan jartzen ari dira irakasleria aholkatzeko. Hauen funtzioak honakoak dira:
  • IKTekin erlazionatutako errekurtso hezitzaileak organizatzea programatzaile informatikoko teknikoen laguntzaz.
  • Irakasleak informatzea erreminta berrien inguruan.
  • Irakasleei lagundu IKTen integrazioan.
  • Dinamizatzaile moduan jardun sortutako proiektuetan.
3.Tekniko informatikoa
Ikasketa teknologikoan espezializatutako profesionala da. Beharrezkoa da informatikako aditu batek, ekipamenduen eta errekurtso teknologikoen mantentzea eramatea.

SINTESIA

IKTen formaziorako hezkuntza espazioen gestioa
Gela teknologikoa: funtzioa, estruktura eta organizazioa IKTen integrazioak, ikasleen ikasteko moduan aldaketa esanguratsua ekar dezakete, IKTak curriculumean sartzen dituzten irakasleek, beren metodologiak aldatzeko beharra sentitzen dute, ikasleen ikasteko moduaren aldaketara egokitzeko.
Gelaren espazioa organizatu eta gestionatzea, ordenagailuak eta periferikoak, sarerako konexioa eta ordenagailu edo bideoen proiektoreak sartzeak, ikasteko testuingurua ulertzeko modua birdefinitzeko beharra eskatzen du.
Gela teknologiko batek ezaugarri hauek izan beharko lituzke:
  • On-line-eko errekurtsoetara sarbidea
  • Gela birtuala izatea posible egiten duten baliabide teknologikoak.
  • Ikasleei bere estiloaren bidez ikasteko aukera ematen dien teknologietara sarbidea.
  • Curriculum indibidualizatuak egiteko aukera, diagnostiko indibidualarekin.
  • Ezagutzaren arlo desberdinak lotzeko, teknologia baliabide bezala erabiltzeko modua izatea.
  • Espazio eta altzairu flexibleak ikuspuntu antolatzailetik begiratuta.
  • Proiektoreak.
  • Gela organizazioaren aldaketa:
-          Ordenagailuak ikasleen kopuru adina egotea, sarerako sarbidearekin.
-          Ikasmahaien kokapena, arbel digitalari begira.
-          Teknologiaren laguntzaz, taldean lan egiteko leku bat.

Geletan, banaketa espazialaren aldaketa eman behar da IKTak ongi integratzeko. Ezaugarri arkitektonikoak edo egoera ekonomikoak ez badute  posible egiten espazio fisikoak egokitzea, espazio birtualak sortuz konpondu daiteke. Etxetik hezkuntza sare teknologikora sartu ahal izateak, eskolako ordutegitik kanpo, ikaskuntzarako posibilitatea handitzea dakar.
Sare birtual hauen helburu eta funtzioak honakoak dira: funtzio politikoa, funtzio informatiboa, funtzio psikologikoa eta konpetentzien funtzioa.

SINTESIA

Ezagutzaren gestioa ikaskuntza gizartean
Memoria antolatzailea, instituzio baten identitatearen zatia da eta dokumentuetan ekintzen jarraibideetan, erlazio sozialen gestioen estiloan, elementu arkitektonikoen eta errekurtso didaktikoen banaketa espazialean eta bizitzako esperientzietan materializatzen da. Beraz, memoria  antolatzaile edo organizatzailea informazioa kodifikatzeko prozesuarekin lotuta dago. Heziketa zentro guztiak IKTen bidez konektatu daitezke, modu honetara produkzio, difusio eta ezagutzen aplikazio profesionalen aktibitatean har dezakete parte. IKTek aukera ematen dute informazioaren, datuen, hezkuntza aplikazioaren prozeduraren truke azkarrarentzako, geografikoki urruti dauden lekuen artean. Ikastetxe guztiak, bakoitza bere neurrian, sareko organizazioak dira. Sare hauek eraikin bakarrekoa edo zentro ezberdinen artekoak izan daitezke.

SINTESIA

ERREKURTSO ETA BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN HEZKUNTZA ORGANIZAZIOA
IKT-ek bidea ireki dezakete ikasleengan zentratutako metodologia lortzeko, eta hezkuntza aldaketa esanguratsua emateko. Ikasgela bakoitzean irakasle bakarra egotea aldatzen ari da, antolaketa konplexuago bat ematen hasi da, zenbait zentroetan irakasle kolaboratzaileekin. Izan ere hezkuntza zentroek ikasten duten zentro izan behar dute erakutsi ahal izateko.
IKTen modelo organizatuak eskoletan honako hauek dira:
  • Burokratikoa: Teknologia perspektiba tekniko-instrumental moduan erabiltzen da. Aldaketarekiko jarrera itxia du.
  • Sistema soziala: Teknologiak perspektiba komunikatibo komunikatzailea eta didaktika kurrikularra du. Aldaketara irekia dago.
  • Komunitatea: Teknologia, ikasteko bidea da, eta hauek aldaketarekin batera doaz.

Hiru organizazio modeloak ematen dira eskoletan, baina gehien ematen dena burokratikoa da.
Zentro guztiek IKTen integrazio proiektu bat prestatu beharko lukete, hiru eremuetan zentratuz:
  1. IKTak errekurtso didaktiko moduan, curriculum proiektuan ezarritakoarekin lotuta.
  2. IKT-ak hezkuntza komunitateko partaide desberdinen komunikabide moduan.
  3. IKTak organizazio, gestio eta administrazio errekurtso moduan.

Arazoa da, boluntarioen eskasia dagoela IKTen gestioaz, organizazioaz eta lidergoaz arduratzeko. Horregatik beharrezkoa da irakasleen prestakuntza profesionala eta garapen profesionala lantzea.
IKTak gehien lantzen dituztenak, ikastetxe berritzaileak dira. Hauek bere organizazioa hiru ardatzetan oinarritzen dute: Hezkuntzaren berrikuntza, IKTen papera eta organizazio aldaketa.

SINTESIA

POLÍTICAS EUROPEAS SOBRE BUENAS PRÁCTICAS SOBRE TIC EN LA ESCUELA. Joaquín Paredes Labra. Universidad Autónoma de Madrid.
Hezkuntza politikak aldatu beharra izan du gizartean aldaketak ematen diren einean, horregatik, IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeko ekimena hausnarketa garaikidea dela esan daiteke.
IKT-ak hezkuntza sisteman sartzearen sorrera, 70eko hamarkadan hasi zen. Ordutik, behar desberdinak sortzen joan ziren eta horregatik helburu desberdinak zituzten tresnak sortzen joan ziren.
Informazio eta komunikazio teknologien erabilera egokia eskolan zein diren zehaztuko dituzten politikak ondorengo hiru alderdien araberakoa izango da:
·         Herrialde bakoitzak IKT-en inguruan jarraitzen dituen prozedurak, erabiltzen dituen ezagutzak eta emaitzak ebaluatzeko erabiltzen dituzten irizpideak.
·         IKT-en arrakastan eragiten duten politiken berrikuntzak.
·         Erabiltzaileek sortzen dituzten berrikuntzak nola erantzuten dieten hezkuntza sistemak eskatzen dituen behar berriei.
Nazio bakoitzak dituen politikekin alderatuta, Europak proposatu dituen politikak desberdinak eta anitzagoak dira, elkarbizitza eraikitzeko politikak, enpresa, gizarte eta politika pedagogikoak barnean hartzen dituelako.

SINTESIA

DE TECNOLOGÍAS DE LA INFORMACIÓN Y LA COMUNICACIÓN A RECURSOS EDUCATIVOS (Juana Mª Sancho Gil)

IKT-ak ezinbesteko hezkuntza baliabideak bihurtu dira azken urteotan. IKT-ak gure bizitzan sartzeakhiru ondorio nagusi utziz dituzte: interesen egituraren aldaketa, simboloen esanahien aldaketa  eta komunitatearen berezko izatearen aldaketa. Teknologia hauek bizitzako alderdi asko eraldatu dituztela bistakoa da, baina aldaketa hauek ez dira beti onerako izan.
Aldaketa hauek hezkuntza ere izan dute eraginik. IKT-ak arlo honetan sartzearen zailtasun nagusiena irakaskuntza motan aurkitzen da, hau da, irakaslearengan zentraturiko irakaskuntzan. Arazo honetatik abiatuz, nazioarteko organismo ezberdinek, ikasleria ezagutzen gizarterako hezi behar dela adierazi dute, horretarako irakasle, prestatu eta osatuak egon behar direla azpimarratuz.
Prestakuntza honen beharrak IKT-en inguruan hutsune pedagogikoa egotea ekarri du, izan ere, irakasle askok ez dituzte behar bezala erabiltzen tresna hauek, beraien usteen eta erabilpen mailaren arabera soilik erabiltzen baitituzte. Jarrera hauek, XX.mendetik martxan jarrita dagoen eskolaren garapena oztopatzen dute.
Hala eta guztiz ere, auzi nagusiena IKT-ez haratago doa, eskolaren eraldaketaren bila. Horretarako, heziketa prozesua bultzatuko duten materialak eta ikasketa inguruak garatzeko aukera egon behar da; baita ariketa kognitiboak ikasteko aukera ere; eta eskolan nahiz etxean IKT aplikazioak erabiltzeko aukera ere eman behar da.
Badira IKT-ak eskolan sartzeko programa ezberdinak. Horietako bat School + delakoa da. Programa honek ikastetxeetako pedagogian eta teknologian aldaketak egitea ditu oinarri, eta  ikaskuntza-irakaskuntza prozesua inguru birtualean kokatzen ditu.
IKT-ak berrikuntza pedagogikoaren motore izan daitezen, heziketa zentroek baliabide teknologiko egokiak izan behar dituzte, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan tresna berriak erabili behar dira. Honez gain, irakaslearen elkar-ekintza zabaldu behar da, eta ikasleek beren heziketa gauzatzeko gaitasuna izan dezaten inbertitu behar da.

jueves, 1 de diciembre de 2011

ESKOLA ETA IKT-AK (SINTESIA)

2. HEZKUNTZA-TEKNOLOGIAREN ERAIKUNTZA DISZIPLINA PEDAGOGIKO GISA, XX.MENDEAN ZEHAR


1.   Hezkuntza-teknologiaren eraikuntza disziplina pedagogiko gisa XX.mendean zehar


HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREN GARAPENA DISZIPLINA GISA
Disziplinaren sustraiak
Iparramerikako formazio militarra 40ko hamarkadan.
50ko eta 60ko hamarkadak
Audiobisualenganako eta influentzia konduktibistarenganako zirrara.
70eko hamarkada
Ikuskera tekno-arrazionala irakaskuntzaren diseinurako eta ebaluaketarako.
80ko eta 90eko hamarkadak
Irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren krisia eta teknologia digitalen aplikazioen interesa
XXI.mendearen hasiera
Eklektizismo teorikoa eta tesi postmodernoen influentzia.






2.Irakaskuntza Teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien multidisziplinan eta kritikan oinarrituz






Hezkuntza teknologiaren eremuan erlazioa eta inter-erlazioa dira informazioaren teknologia, komunikazioa eta hezkuntzaren arteko harremanak.
Hezkuntza Teknologia espazio intelektual pedagokiko gisa birkontzeptualizatu behar da, ikerketa helburua informazio eta komunikazio teknologiak izango diren eta baita ezagutzara eta kulturara sarbidea irakaskuntza kontestuetan: eskolaritatea, irakaskuntza ez formala, informala, bertaratze beharrik ez duen irakaskuntza eta goi-mailako irakaskuntza.

4. Irakaskuntza Teknologia Espainian. Iturria eta garapena

Españara hezkuntzako teknologia Ley General de Educación-ekin (1979) iristen da. Garai horretan UNED sortzen da (Universidad Nacional de Educación a Distancia). 80ko hamarkadan Atenea eta Mercurio izeneko irakaskuntza programak sortu ziren non ordenagailuak erabiltzen hasten dira hezkuntzan.

IKT-AK ETA ESKOLA (SINTESIA)

1.INFORMAZIOAREN, TEKNOLOGIAREN ETA HEZKUNTZAREN GIZARTEA

1.- Gizarte informalaren inguruko diskurtsoak

XX.mendeko azken laurdenean ordenagailuen agertzeak, eguneroko zerbitzuen eskaera zabaltzea, errekurtso naturalen galtzearen kontzientziatzea eta informazioa zabaltzeko modu berriek, beste zenbait faktoreren ondoan, 3.Iraultza industriala ekarri zuen herrialde garatuetan. Egungo iraultza handia informazioaren digitalizazioa da, teknologia informatikoan erabiltzen dena.
Galdera, zer nolako informazio gizartea eraiki nahi dugun eta zein paper duten teknologia berriek bertan da. Erantzunak asko dira.
·         Diskurtso merkantilista: Informazioaren gizartea ekonomiaren hazkunderako potentzial izugarria duen merkatu da , teknologia digitalen erabilera dela eta.
·         Diskurtso kritiko-politikoa: teknologia digitalek garapen sozialaren, eta pertsonen esku egon behar dute, eta ez  inoiz ez kapitalismoaren  korporazio handiek dituzten interesen zerbitzuetara.
·         Diskurtso teknozentrista:  Teknologia digitala mitifikatu dute, eraginkorragoa den gizarteak herritarrei zoriontasuna eta ongizatea ekarriko baitie.
·         Diskurtso apokaliptikoa: Teknologia berriek modernitateko balore eta idealen, eta baita humanismoaren amaiera dakarte.

2.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean eta kulturan dituzten efektu positiboak eta negatiboak

Teknologia digitalen efektu positiboak

Gehien igartzen den efektua, pertsonen artean independenteki dauden lekuan daudela komunikazioa ahalbidetzen eta errazten dutela da, oralean, idatzian eta audiobisualean. Komunikazio hau sinkronikoa (denboraran aldiberekoa) edota asinkronikoa (mezua bidaltzen ta eta beranduago jasotzen du).

Bigarrenik, teknologiek Informazio guztia eskura dugu edozein unetan. Honez gain, zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen dute, izan ere, kontsultak edo transferentzia komertzialak egin daitezke, administrazio publikokoak, edota organismo pribatu batekoak, behar dena soilik interneta duen ordenagailu bat da.

Bestetik, aktibitate produktiboa errazten dute: lanpostu berriak, talde lana, ordutegi malguagoa duten lanpostu berrien sorrera…

Teknologien alde txarrak

            Lehenik eta behin aipatu beharrekoa, teknologia berrienganako dependentzia da: gure zibilizazioa teknologia berriek eskaintzen dituzten zerbitzuen menpeko bihurtzen ari da. Gainera, ebakidura digitala ematen da, izan ere, ezberdintasun kulturalen eta ekonomikoen nagusitzea; izan ere, lurralde guztiek ez dituzte ez garapen ez aukera berdinak. Azkenik, pribazitatearen galera eta kontrolaren handitzea dakar.

3. Omnipresentzia teknologikoa dela eta, hezkuntzaren alorrean sortu diren arazoak 

4.Teknologia digitalen agerkuntza dela eta, hezkuntza erronka berriak

1. Teknologia berrien integrazioa eskola eta kultura sistemetan

Integrazio honek sekulako inbertsioa suposatuko du, errekurtso teknologikoak beharko baitira, sare telematikoak sortu beharko dira, irakasleak formatu beharko dira, web orriak sortu, proiektu birtualak egin, on-line materialen sorrera...

2. Irakaskuntza helburuak eta metodoak birregituratzea eta ikasle eta irakasleentzat rol berriak

Formazio-prozesuen garapena izango da garrantzitsuena, edonork ikasten ikasteko, jasoko duen informazioa sailkatzeko, lan prestakuntza eta gure gizartean teknologia berrien presentziaren kontzientzia hartzeko gai izan dadin.

3. Telekomunikazioa

Telkomunikazioak, era tradiziolanak ez bezala, ikasketak gauzatzeko aukera ematen du, denbora falta edo distantzia dela eta.

4. Teknologia berriek inposatutako eskakizun soziolaboralak errebisatzea eta birplantzeatzea

Formakuntza okupazionalak, teknologia ezarri behar du bere plan eta prozesu formatiboetan, era honetan:

ñ  Langileak teknologia berrien erabilerarako prestatu behar dira
ñ  Irakasleek teknologia berrien aurrean duten zeregina hobetu behar da, honela ikasleen irakaskuntza eta formazio-prozesuen kalitatea hobetuz.
ñ  Telelana dela eta sortuko diren lanpostu berrietarako formazio tailerrak eskaini
ñ  Sare telematikoen sorrera; lan munduko sektore guztietara irekita dauden eta esparru okupazional ezberdinen formaziora bideratuta

5. Hezkuntza ez-formalerako ekintzak gauzatzea: alfabetazio teknologikoa garapen sozial eta erkidegorako

ñ  Proiektu eta esperientziak bultzatu; asoziazio kulturalenak, gazteenak, GKEak, sindikatuak, NNTT-en erabilera pedagokiko eta kulturalaz, subentzionatuz, hasierako formakuntzak emanez.
ñ  Liburutegiak eta kultul etxeak kultura audiobisualerako eta informatikorako prestatu

6. Laburbilduz, formazioa honela ulertu behar da
ñ  Teknologia bakoitzaren maneiu teknikoa dominatzen duten
ñ  Behar dutena bilatzeko, hautatzeko, analizatzeko, ulertzeko eta birsortzeko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzen dituzten, teknologia berrien bitartez jasoko duten informazio guztiaren artean
ñ  Teknologien inguruan jarrera bat hartuko dute
ñ  Teknologia beren egunerokotasunean erabiliko dute

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Legeak


EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994): Bangen mann informea: Lehiakortasuna mantentzeko industrializaziotik informazioaren gizartera.
(2000): Plan Info XXI: Espainiak teknologikoki Europaren bidea jarraitzea. Plan bat egin Espainiaren atzerapausua kentzeko.
(1999): Iniciativa 2000tres: Euskal Herriko eskolei zuzenduta, Europako ereduei jarraituz, azpiegiturak eta errekurtso teknologikoak eskolara zabaltzeko.
(1996): Europa la vanguardia de la comunicación: Plan honekin azaldu zen hezkuntzat aldaketa beharra zuela.
(2003): Comisión Soto: Adituen talde bat, non aurrerapausua ordenagailua aula berezietan egon beharrean ikasgelan informatika egotea.
(2000-2004): Plan premia: EAEko ikastetxe publikoek informatika gelak jartzeko.
(1999): Estrategia Lisboa: Europari begira plangintza bat egiteko bildu ziren. Europar Batasun osoan eragina zuena.
(2004): Educación.es: Helbideen gainean kontrola izateko, Espainiak bere akronimoa sortu zuen. Internet en la escuela; irakasleetan/ Internet en el aula; edukiak sustatzeko.
(2002): Plan Euskadi en la sociedad de la información (PESI): Ikastetxeei azpiegitura eta errekurtsoak emateko, irakasleen formazioa ere kontuan hartuta eta horretarako edukiak sortuz.
(2000): eEurope: Garai digitala eta online komunikazioa bermatzea zen helburua (Acceso a Internet)
(2005): Avanz@: Gaur egungo eskolan konturatu gelan sartu behar zela informatika.
(2004 tik aurrera): Plan premia II: Aurreko planean ezarritakoa hobetzeko, dotazio berriez hornitu zituzten ikastetxeak.
(2000): Elearning eContenidos: Aldatzea nola ikasten dugun, online ikastaroak sortu, eta modu horrek edukiak behar ditu.
(2006):LOE: Derrigorra ikusi konpetentzia digitala bermatu behar zela.
(2007): Dekretua 175/2007: konpetentzia digitalak; LOE legea aplikatzen da.
(2005): Iniciativa 2010: Hezkuntzari begira garbi ikusi formakuntza pedagogikoa IKT-en inguruan irakasleek.
Avanz@ 2: Diru gutxiago, orduan, buruarekin gastatu beharra.
(2009): Premia III: Baliabide eta azpiegiturekin zerikusia

(2009-2013):Escuela 2.0: lehen hezkuntzako 3.zikloari zuzendurik dago, helburutzat hezkuntza sistema modernizatzea eta ikasgelen beharrak asetzea duena.  IKT-ak ikasgeletan integratzeko plana da, horretarako ikasle bakoitzari bere ordenagailua jarri diote, ikasgelak teknologia horiekin egokitu dituzte eta irakasle ugarik prestakuntza ikastaroak jaso dituzte.  Izan ere, sistema honen bidez, irakasle eta ikasleen arteko harremana zabalagoa izaten da, eskola ordutegitik kanpo kontaktuan egon ahal baitira.
Beste alde batetik, familiaren erantzukizuna dago, hau da, ikasleek eskolan darabiltzaten teknologia horiek etxean ere eskura izan behar ditu eta familiek teknologia horien erabilera egokia sustatu behar dute.

(2010): PESI II: Hiritar aktiboa izateko eta teknologia berrietara egokitzeko plana

(2010): Modelo de madurez tecnologica de centro educativo: Ikastetxea komunitate bezala inplikatzen bada IKT-etan formatuz, edukiak eginez, komunikatuz… orduan eta diru laguntza gehiago jasoko du.


ESKOLA 2.0


Garatu plana: Irakasleak Ikastaroetan apuntatzeko aukera ematen du; etengabeko formakuntza plana da.

martes, 20 de septiembre de 2011

EGUNGO INFORMAZIOAREN GIZARTEAN ZE TRESNA TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DITUGU?

Tresna teknologikoak
  • Ordenagailua- Portatilak
  • Mugikorra- Smartphone- 3G
  • Telebista
  • Sare sozialak- Twitter
  • Bideo jokoak
  • E-readers eta E-books
  • Bideoak
  • Streming (ikusten duzun bitartean jaso)
  • Internet

Zertarako erabiltzen ditugu?
  • Aisialdirako: erosketak egiteko, pelikulak ikusteko eta sare sozialetan ibiltzeko
  • Lanerako: informazioa bilatzeko, lana egiteko...
  • Formakuntzarako: ikasteko, informazioa bilatzeko...
  • Administrazioarekin komunikatzeko: zergak ordaintzeko, medikuaren txanda hartzeko...


Lehen hezkuntzako gela batean telebista, ordenagailua, bideo jokoak, E-readers, bideoa eta interneta erabiltzen dira.

EGUNGO INFORMAZIO GIZARTEAREN EZAUGARRI NAGUSIENAK

Ezaugarriak:
  • Informazio asko eta denon eskura dago
  • Gizartean komunikatzeko era ezberdinak daude, kanal eta kode ezberdinen bitartez
  • Teknologia digitalaren presentzia (elektronika digitala 0 eta 1)
  • Informazioa kodifikatzeko modu ezberdinak
  • Sare sozialen presentzia
  • Globalizazioa
  • Gizarte automatizatua eta eskulan gutxi
Alde onak:
  • Teknologia berriak agertzea
  • Informazio ugari leku guztietan
  • Gizakion arteko komunikazioa erraztea sare sozialen bidez
  • Informazioa kodifikatzeko modu desberdinak
  • Globalizazioa
  • Gizarte automatizatua eta eskulan gutxi

Alde txarrak:
  •  Desberdintasun kultural eta ekonomiko handia
  • Kulturen arteko uniformetasuna eta kulturen kontsumoa (kulturen arteko ezberdintasun eza)
  • Teknologien baitan bizi den gizartea izatea
  • Pribazitatea galtzea, sare sozialen bidez
  • Aurrez aurreko komunikazioaren galera
  • Globalizazioa
  • Gizarte automatizatua eta eskulan gutxi

ZER DIRA IKAT-AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Irakaskuntzan erabiltzen den informazio eta komunikazio baliabideak dira. Eskola testuinguruan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua lagungarri egiteko, hezkuntza kalitatea hobetzeko, eskola antolakuntzarako, irakasgaian ematen den informazioa hobeto ulertzeko, barneratzeko erabiltzen dira. Baita ere, familiarekin komunikatzeko, eta eskola komunitatera zabaltzeko erabiltzen dira, izan ere, IKT-ak ezinbestekoak dira informazio gizartean.