Taldekideak

viernes, 2 de diciembre de 2011

SINTESIA

IKTen formaziorako hezkuntza espazioen gestioa
Gela teknologikoa: funtzioa, estruktura eta organizazioa IKTen integrazioak, ikasleen ikasteko moduan aldaketa esanguratsua ekar dezakete, IKTak curriculumean sartzen dituzten irakasleek, beren metodologiak aldatzeko beharra sentitzen dute, ikasleen ikasteko moduaren aldaketara egokitzeko.
Gelaren espazioa organizatu eta gestionatzea, ordenagailuak eta periferikoak, sarerako konexioa eta ordenagailu edo bideoen proiektoreak sartzeak, ikasteko testuingurua ulertzeko modua birdefinitzeko beharra eskatzen du.
Gela teknologiko batek ezaugarri hauek izan beharko lituzke:
  • On-line-eko errekurtsoetara sarbidea
  • Gela birtuala izatea posible egiten duten baliabide teknologikoak.
  • Ikasleei bere estiloaren bidez ikasteko aukera ematen dien teknologietara sarbidea.
  • Curriculum indibidualizatuak egiteko aukera, diagnostiko indibidualarekin.
  • Ezagutzaren arlo desberdinak lotzeko, teknologia baliabide bezala erabiltzeko modua izatea.
  • Espazio eta altzairu flexibleak ikuspuntu antolatzailetik begiratuta.
  • Proiektoreak.
  • Gela organizazioaren aldaketa:
-          Ordenagailuak ikasleen kopuru adina egotea, sarerako sarbidearekin.
-          Ikasmahaien kokapena, arbel digitalari begira.
-          Teknologiaren laguntzaz, taldean lan egiteko leku bat.

Geletan, banaketa espazialaren aldaketa eman behar da IKTak ongi integratzeko. Ezaugarri arkitektonikoak edo egoera ekonomikoak ez badute  posible egiten espazio fisikoak egokitzea, espazio birtualak sortuz konpondu daiteke. Etxetik hezkuntza sare teknologikora sartu ahal izateak, eskolako ordutegitik kanpo, ikaskuntzarako posibilitatea handitzea dakar.
Sare birtual hauen helburu eta funtzioak honakoak dira: funtzio politikoa, funtzio informatiboa, funtzio psikologikoa eta konpetentzien funtzioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario