Taldekideak

viernes, 2 de diciembre de 2011

SINTESIA

POLÍTICAS EUROPEAS SOBRE BUENAS PRÁCTICAS SOBRE TIC EN LA ESCUELA. Joaquín Paredes Labra. Universidad Autónoma de Madrid.
Hezkuntza politikak aldatu beharra izan du gizartean aldaketak ematen diren einean, horregatik, IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeko ekimena hausnarketa garaikidea dela esan daiteke.
IKT-ak hezkuntza sisteman sartzearen sorrera, 70eko hamarkadan hasi zen. Ordutik, behar desberdinak sortzen joan ziren eta horregatik helburu desberdinak zituzten tresnak sortzen joan ziren.
Informazio eta komunikazio teknologien erabilera egokia eskolan zein diren zehaztuko dituzten politikak ondorengo hiru alderdien araberakoa izango da:
·         Herrialde bakoitzak IKT-en inguruan jarraitzen dituen prozedurak, erabiltzen dituen ezagutzak eta emaitzak ebaluatzeko erabiltzen dituzten irizpideak.
·         IKT-en arrakastan eragiten duten politiken berrikuntzak.
·         Erabiltzaileek sortzen dituzten berrikuntzak nola erantzuten dieten hezkuntza sistemak eskatzen dituen behar berriei.
Nazio bakoitzak dituen politikekin alderatuta, Europak proposatu dituen politikak desberdinak eta anitzagoak dira, elkarbizitza eraikitzeko politikak, enpresa, gizarte eta politika pedagogikoak barnean hartzen dituelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario