Taldekideak

Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas

miércoles, 4 de enero de 2012

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?

Eduki bat modu erakargarri batean aurkezteko gauza asko izan behar dira kontuan. Ez da komeni elementu asko agertzea, hau da, eszenatokia oso beterik egotea, argi gera dadin zer den aurkezten ari garena, eta ikusle denak bertan zentratzeko, garrantzitsuena dela azalduz. Plano aldaketa asko ere ez dira komeni, beharrezkoak soilik, ongi azaltzeko behar direnak. Zenbat eta kolore alaiagoak, are eta iragarki erakargarriagoa, era horretan, ikusleen atentzioa erakarriko dugularik. Horrez gain, musika edukiarekin loturik egon behar da, eta ahotsa sartuz gero, une horretan musikak baino garrantzia gehiago izan behar du. Esaldiak sartzea ere ongi dago, aldez aurretik entzun denari enfasia emateko. Beraz, elementu guzti hauek kontuz hartuz gero, eduki bat modu erakargarri batean aurkeztuko genuke.

jueves, 13 de octubre de 2011

NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?


Ingurune: 
- Mapa kontzeptualak egiteko programa desberdinak erabili.
 -Golkoen, badien edo horrelako zerbaiten buruz ari garenean, adibideak jartzeko.
-Fenomeno batzuk azaltzeko bideoak erabili
-Bilaketa, horma irudi bat egiterakoan, marraztu beharrean,  internetetik atera.

Matematika: 
-Estatistika ematean diagramak egiteko programa desberdinak erabili.
-Exel-a erabili grafikoak egiteko 
-Bideo jokoak, buruketei aurre egiteko, estrategiak lantzeko eta arazoei aurre egiteko

Hizkuntzak:
-Power point-a erabili gai batzuen inguruan aurkezpenak egiteko 
- Ahozkotasuna lantzeko bideokonferentziak beste eskolekin

Plastika: 
- arbel digitala, marrazteko, testura ezberdinak ikusteko, kontzeptu berriak transmititzeko
-Photoshop, argazkiei aldaketak egiteko 
- Ereduak ikusteko ez zara mugitu behar, adibidez, kuadroak

Musika eta Gorputz Hezkuntza
- Grabatu, gero autoebaluazioa lantzeko

jueves, 29 de septiembre de 2011

ZER DA LANKIDETZA?

Lankidetza, pertsona talde batek elkarrekin lan egitea da, helburu bera lortzeko, eta konpromisoa, koordinazioa eta komunikazio eraginkorra eskatzen ditu. Honakoa burutzeko modu ezberdinak daude; bakoitzak talde barruan funtzio bat har dezake, eta taldearen barruan aldatzen joatea oso komenigarria da; adibidez, idazkaria, ikerlaria, dinamizatzailea... Honez gain, lan osoa denek batera egin dezakete, horrela, konpromiso bat sortzen da, denen artean egin beharreko zerbait delako, bakoitza trebeena den arloan gehiago emango  duelarik, lan hobeago bat eginez. Lan mota hau oso aberasgarria izaten da, ideia ezberdin asko ateratzen direlako, besteen ideiak kontrastatzen ikasten delako, besteak entzun behar direlako,  eta baita etorkizunerako ere, izan ere, lanean inoiz ez gara gu bakarrik arituko, beti beste irakasle talde batekin.

Talde lan bat, taldean diren pertsona kopuruen arabera zatitu, bakoitzak etxean bere zatia egin eta ondoren elkarturik egitea ez da, izan ere, besteekin ez duzu eztabaidatzen eta ez zara kooperazioan lanean aritzen. Baina honek ez du esan nahi, bakarka ez dela lanik egin behar, norberak hartutako konpromisoa bete behar baitu.







martes, 20 de septiembre de 2011

ZER DIRA IKAT-AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Irakaskuntzan erabiltzen den informazio eta komunikazio baliabideak dira. Eskola testuinguruan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua lagungarri egiteko, hezkuntza kalitatea hobetzeko, eskola antolakuntzarako, irakasgaian ematen den informazioa hobeto ulertzeko, barneratzeko erabiltzen dira. Baita ere, familiarekin komunikatzeko, eta eskola komunitatera zabaltzeko erabiltzen dira, izan ere, IKT-ak ezinbestekoak dira informazio gizartean.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut?

Adin bakoitza kontuan hartuz eta ordenagailuekiko duten ezagutzaren arabera, programa ezberdinak erabiliko genituzke, betiere, beraien ikasketa prozesua osatu eta errazteko, interaktiboagoa eta erakargarriagoa izan dadin. Adibidez, lehenengo zikloko ikasleekin baliagarria iruditzen zaigu, eskritorioan erabili behar duten programa soilik izatea, horrela, ordenagailua pizten dutenean bertan klikatu besterik ez dute. Bigarren ziklotik aurrera, programen barruan egongo litzateke. 

Hau aurrera eramateko, bakoitzak aldez  aurretik programak aztertu behar ditu, ikasleei lana erraztuko dietenak eta egokienak direnak aukeratzeko. Gainera, beraien erabilera zehatz-mehatz ezagutu behar dugu.

Honez gain, ordenagailuaren funtzionamendua ezagutzea beharrezkoa da, adibidez, saguak funtzionatzen ez badu, deskonektatuta egon daitekeelako izan daitekeela.

Ordenagailuez gain, gelako gainontzeko teknologia berrien inguruan ere ezagutza izan behar da. Esaterako, proiektorea, DVD-a, arbela digitala,... Gainera, oso gomendagarria da irakaslearentzat, prestakuntza jasotzen jarraitzea, izan ere, teknologia berriek aldaketa eta hobekuntza asko jasotzen dituzte eta hauetara egokitzea ezinbestekoa da atzean ez geratzeko.

Teknologia berriak erabiltzen jakiteaz gain, garrantzitsua da ere hauek modu didaktiko batean erabiltzen jakitea hauei posible den probetxu osoa atera ahal izateko