DE TECNOLOGÍAS DE LA INFORMACIÓN Y LA COMUNICACIÓN A RECURSOS EDUCATIVOS (Juana Mª Sancho Gil)
IKT-ak ezinbesteko hezkuntza baliabideak bihurtu dira azken urteotan. IKT-ak gure bizitzan sartzeakhiru ondorio nagusi utziz dituzte: interesen egituraren aldaketa, simboloen esanahien aldaketa eta komunitatearen berezko izatearen aldaketa. Teknologia hauek bizitzako alderdi asko eraldatu dituztela bistakoa da, baina aldaketa hauek ez dira beti onerako izan.
Aldaketa hauek hezkuntza ere izan dute eraginik. IKT-ak arlo honetan sartzearen zailtasun nagusiena irakaskuntza motan aurkitzen da, hau da, irakaslearengan zentraturiko irakaskuntzan. Arazo honetatik abiatuz, nazioarteko organismo ezberdinek, ikasleria ezagutzen gizarterako hezi behar dela adierazi dute, horretarako irakasle, prestatu eta osatuak egon behar direla azpimarratuz.
Prestakuntza honen beharrak IKT-en inguruan hutsune pedagogikoa egotea ekarri du, izan ere, irakasle askok ez dituzte behar bezala erabiltzen tresna hauek, beraien usteen eta erabilpen mailaren arabera soilik erabiltzen baitituzte. Jarrera hauek, XX.mendetik martxan jarrita dagoen eskolaren garapena oztopatzen dute.
Hala eta guztiz ere, auzi nagusiena IKT-ez haratago doa, eskolaren eraldaketaren bila. Horretarako, heziketa prozesua bultzatuko duten materialak eta ikasketa inguruak garatzeko aukera egon behar da; baita ariketa kognitiboak ikasteko aukera ere; eta eskolan nahiz etxean IKT aplikazioak erabiltzeko aukera ere eman behar da.
Badira IKT-ak eskolan sartzeko programa ezberdinak. Horietako bat School + delakoa da. Programa honek ikastetxeetako pedagogian eta teknologian aldaketak egitea ditu oinarri, eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua inguru birtualean kokatzen ditu.
IKT-ak berrikuntza pedagogikoaren motore izan daitezen, heziketa zentroek baliabide teknologiko egokiak izan behar dituzte, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan tresna berriak erabili behar dira. Honez gain, irakaslearen elkar-ekintza zabaldu behar da, eta ikasleek beren heziketa gauzatzeko gaitasuna izan dezaten inbertitu behar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario