Taldekideak

jueves, 1 de diciembre de 2011

IKT-AK ETA ESKOLA (SINTESIA)

1.INFORMAZIOAREN, TEKNOLOGIAREN ETA HEZKUNTZAREN GIZARTEA

1.- Gizarte informalaren inguruko diskurtsoak

XX.mendeko azken laurdenean ordenagailuen agertzeak, eguneroko zerbitzuen eskaera zabaltzea, errekurtso naturalen galtzearen kontzientziatzea eta informazioa zabaltzeko modu berriek, beste zenbait faktoreren ondoan, 3.Iraultza industriala ekarri zuen herrialde garatuetan. Egungo iraultza handia informazioaren digitalizazioa da, teknologia informatikoan erabiltzen dena.
Galdera, zer nolako informazio gizartea eraiki nahi dugun eta zein paper duten teknologia berriek bertan da. Erantzunak asko dira.
·         Diskurtso merkantilista: Informazioaren gizartea ekonomiaren hazkunderako potentzial izugarria duen merkatu da , teknologia digitalen erabilera dela eta.
·         Diskurtso kritiko-politikoa: teknologia digitalek garapen sozialaren, eta pertsonen esku egon behar dute, eta ez  inoiz ez kapitalismoaren  korporazio handiek dituzten interesen zerbitzuetara.
·         Diskurtso teknozentrista:  Teknologia digitala mitifikatu dute, eraginkorragoa den gizarteak herritarrei zoriontasuna eta ongizatea ekarriko baitie.
·         Diskurtso apokaliptikoa: Teknologia berriek modernitateko balore eta idealen, eta baita humanismoaren amaiera dakarte.

2.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean eta kulturan dituzten efektu positiboak eta negatiboak

Teknologia digitalen efektu positiboak

Gehien igartzen den efektua, pertsonen artean independenteki dauden lekuan daudela komunikazioa ahalbidetzen eta errazten dutela da, oralean, idatzian eta audiobisualean. Komunikazio hau sinkronikoa (denboraran aldiberekoa) edota asinkronikoa (mezua bidaltzen ta eta beranduago jasotzen du).

Bigarrenik, teknologiek Informazio guztia eskura dugu edozein unetan. Honez gain, zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen dute, izan ere, kontsultak edo transferentzia komertzialak egin daitezke, administrazio publikokoak, edota organismo pribatu batekoak, behar dena soilik interneta duen ordenagailu bat da.

Bestetik, aktibitate produktiboa errazten dute: lanpostu berriak, talde lana, ordutegi malguagoa duten lanpostu berrien sorrera…

Teknologien alde txarrak

            Lehenik eta behin aipatu beharrekoa, teknologia berrienganako dependentzia da: gure zibilizazioa teknologia berriek eskaintzen dituzten zerbitzuen menpeko bihurtzen ari da. Gainera, ebakidura digitala ematen da, izan ere, ezberdintasun kulturalen eta ekonomikoen nagusitzea; izan ere, lurralde guztiek ez dituzte ez garapen ez aukera berdinak. Azkenik, pribazitatearen galera eta kontrolaren handitzea dakar.

3. Omnipresentzia teknologikoa dela eta, hezkuntzaren alorrean sortu diren arazoak 

4.Teknologia digitalen agerkuntza dela eta, hezkuntza erronka berriak

1. Teknologia berrien integrazioa eskola eta kultura sistemetan

Integrazio honek sekulako inbertsioa suposatuko du, errekurtso teknologikoak beharko baitira, sare telematikoak sortu beharko dira, irakasleak formatu beharko dira, web orriak sortu, proiektu birtualak egin, on-line materialen sorrera...

2. Irakaskuntza helburuak eta metodoak birregituratzea eta ikasle eta irakasleentzat rol berriak

Formazio-prozesuen garapena izango da garrantzitsuena, edonork ikasten ikasteko, jasoko duen informazioa sailkatzeko, lan prestakuntza eta gure gizartean teknologia berrien presentziaren kontzientzia hartzeko gai izan dadin.

3. Telekomunikazioa

Telkomunikazioak, era tradiziolanak ez bezala, ikasketak gauzatzeko aukera ematen du, denbora falta edo distantzia dela eta.

4. Teknologia berriek inposatutako eskakizun soziolaboralak errebisatzea eta birplantzeatzea

Formakuntza okupazionalak, teknologia ezarri behar du bere plan eta prozesu formatiboetan, era honetan:

ñ  Langileak teknologia berrien erabilerarako prestatu behar dira
ñ  Irakasleek teknologia berrien aurrean duten zeregina hobetu behar da, honela ikasleen irakaskuntza eta formazio-prozesuen kalitatea hobetuz.
ñ  Telelana dela eta sortuko diren lanpostu berrietarako formazio tailerrak eskaini
ñ  Sare telematikoen sorrera; lan munduko sektore guztietara irekita dauden eta esparru okupazional ezberdinen formaziora bideratuta

5. Hezkuntza ez-formalerako ekintzak gauzatzea: alfabetazio teknologikoa garapen sozial eta erkidegorako

ñ  Proiektu eta esperientziak bultzatu; asoziazio kulturalenak, gazteenak, GKEak, sindikatuak, NNTT-en erabilera pedagokiko eta kulturalaz, subentzionatuz, hasierako formakuntzak emanez.
ñ  Liburutegiak eta kultul etxeak kultura audiobisualerako eta informatikorako prestatu

6. Laburbilduz, formazioa honela ulertu behar da
ñ  Teknologia bakoitzaren maneiu teknikoa dominatzen duten
ñ  Behar dutena bilatzeko, hautatzeko, analizatzeko, ulertzeko eta birsortzeko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzen dituzten, teknologia berrien bitartez jasoko duten informazio guztiaren artean
ñ  Teknologien inguruan jarrera bat hartuko dute
ñ  Teknologia beren egunerokotasunean erabiliko dute

No hay comentarios:

Publicar un comentario