ERREKURTSO ETA BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN HEZKUNTZA ORGANIZAZIOA
IKT-ek bidea ireki dezakete ikasleengan zentratutako metodologia lortzeko, eta hezkuntza aldaketa esanguratsua emateko. Ikasgela bakoitzean irakasle bakarra egotea aldatzen ari da, antolaketa konplexuago bat ematen hasi da, zenbait zentroetan irakasle kolaboratzaileekin. Izan ere hezkuntza zentroek ikasten duten zentro izan behar dute erakutsi ahal izateko.
IKTen modelo organizatuak eskoletan honako hauek dira:
- Burokratikoa: Teknologia perspektiba tekniko-instrumental moduan erabiltzen da. Aldaketarekiko jarrera itxia du.
- Sistema soziala: Teknologiak perspektiba komunikatibo komunikatzailea eta didaktika kurrikularra du. Aldaketara irekia dago.
- Komunitatea: Teknologia, ikasteko bidea da, eta hauek aldaketarekin batera doaz.
Hiru organizazio modeloak ematen dira eskoletan, baina gehien ematen dena burokratikoa da.
Zentro guztiek IKTen integrazio proiektu bat prestatu beharko lukete, hiru eremuetan zentratuz:
- IKTak errekurtso didaktiko moduan, curriculum proiektuan ezarritakoarekin lotuta.
- IKT-ak hezkuntza komunitateko partaide desberdinen komunikabide moduan.
- IKTak organizazio, gestio eta administrazio errekurtso moduan.
Arazoa da, boluntarioen eskasia dagoela IKTen gestioaz, organizazioaz eta lidergoaz arduratzeko. Horregatik beharrezkoa da irakasleen prestakuntza profesionala eta garapen profesionala lantzea.
IKTak gehien lantzen dituztenak, ikastetxe berritzaileak dira. Hauek bere organizazioa hiru ardatzetan oinarritzen dute: Hezkuntzaren berrikuntza, IKTen papera eta organizazio aldaketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario