Taldekideak

viernes, 9 de diciembre de 2011

SINTESIA

IKASKUNTZA ETA TEKNOLOGIA PENTSAMENDURAKO KLASEETAN.

Proiektu desberdinen bidez, ikasleek eguneroko bizitzako zenbait arazori aurre egiten ikasten dute eskola hauetan.
Lehenik eta behin, galdera orokor bat planteatzen da, proiektua gidatuko duena. Gero, galdera nagusi honi erantzuna eman ahal izateko, haurrek galdera zehatzak egin behar dituzte.
Proiektua planteatu ondoren, Ikt-en erabilpena oso erabilgarria da haurrek ondo uler dezaten planteatutako egoera. Izan ere, errazagoa egiten zaie modu bisual eta ludikoetan ulertzea, irakaslearen azalpena bakarrik entzuten baino.

Ikt-ak proiektu osoan zehar dira lagungarriak, esan bezala informazioa modu askotan jaso dezaketelako hauen bidez,  eta baita munduko beste pertsona batzuekin ere kontaktuan jarri daitezkeelako, proiektuan lagun ditzaten. Eskola hauetan, gainera, zenbait programa berezi erabiltzen dituzte. Programa hauek ludikoak izateaz gain, oso aproposak izaten dira haurren proiektuetako egoerak planteatzen dituzte eta.
Haurrez gain, irakasleentzat ere erabilgarria da ikt-ak erabiltzea beraien eskoletan. Horrela, proiektu berdinean dabiltzan beste irakasle batzuekin kontaktuan jarri daitezkeelako, eta beraiengandik ideia berriak jaso ditzaketelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario