7.Kapitulua
IKT-ak ETA IKASKUNTZA KOLABORATIBOA
Kontuan izan behar dugu errekurtso hauen eragina gelan, batez ere maila pedagogikotik begiratuta.
IKT-ak gelan sartzea, hiru planteamendu desberdinetan klasifikatzen da:
- Computer Aided Instruction (CAY). Baliabideen erabilera konduktista defenditzen du. Planteamendu hau 60.go hamarkadakoa da.
- Computer-Supported Cooperative Work (CSCW). Ordenagailuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboa da. IKT-en integrazioaren posizio konduktisatak gainditzeko lehen saiakera da.
- Computer Support for Collaborative Learning (CSCL). Irakaskuntza ikaskuntza prozesua talde giroan defenditzen du, baina beti ere talde eta gaitasun indibidualak landuz. CSCLn berritzailea dena, teknologiaren eta sare birtualen sarrera da, taldean lan egiteko.
CSCL-ren esentzia konstruktibismoa da, eta ikaskuntza prozesu sozial moduan ulertzea. Askotan kolaborazioa eta kooperazioa nahastu egiten ditugu, baina kontzeptu desberdinak dira. Ikaskuntza kooperatiboan irakaslearen kontrola handia da, taldearen lana zehazten du, beharrezko informazio guztia ematen du eta lan egiteko estruktura zehatza eta amaierako lanak nolakoa izan behar duen ezartzen du. Kolaboratzailean berriz, taldeek autonomia gehiago dute lan egiteko modua eta informazioa aukeratzeko. Irakaslearen lana laguntzea da. Beraz lan kolaboratzailea filosofia bat da teknika bat baino gehiago, eta kooperatiboa gidoi bat da, taldeko lana egiten laguntzen duena. Psikologiak, korronte soziokonstruktibistan egindako ekarpenak irakaskuntzaren ikuspegi irekia eraikitzen lagundu dute. Korronte honetako baten izena perspektiba teoriko teknikoa da eta hauek dira bere ezaugarriak:
- Ezagutzaren eraikitze prozesua eta honen barruan irakaskuntza.
- Irakaskuntza prozesu globala eta testuinguruari lotua izan behar da.
- Ikaskuntzaren helburuak ez daude aurrez aldetik erabakiak.
- Aktibitateak generadoreak dira, hau da, ikasleentzat esanguratsua den ariketa batetik hasita, beste hainbat ekintzetara iristen dira.
- Irakaslea profesional autonomo baten moduan ulertu behar da. Bere lana ikasleen lana erraztea da.
- Metodologia eta errekurtsoak, gela tradizionaletik elementu berritzaile bezala ulertzen da. Eskola, ikasleek ahotsa duten eta sozialki ikasiko duten lekua bihurtuko da. Leku libre, demokratiko eta integratzailean.
- Ebaluaketa demokrazian zentratuta dago. Teknologiak, ikasleen prozesu mental eta sozialak erraztu beharko lituzke.
CSCL dinamika martxan jartzeko erreminta bat sortu dute BERSATIDE ( Best Practices Collaborative Design Editor). Hauek dira erreminta hauen faseak:
- 1.Fasea. Testuinguruaren analisia.
- 2.Fasea. Gaien eta Metodologiaren hautaketa.
- 3.Fasea. Errekurtso teknologikoen hautaketa.
- 4.Fasea. Prozesuaren planifikazioa
- 5.Fasea. Ebaluazio prozesuaren metodologia hautaketa.
- 6.Fasea. Produkzioa/ Garapena.
- 7.Fasea. Martxan jartzea.
- 8.Fasea. Errebisioa.
Teknika kolaboratiboak CSCL diseinuen aspektu esentzialak dira. Hiru teknika Jigsaw, Brainstorming eta Piramidea dira. Gure diseinuko elementuak identifikatuak ditugunean, martxan jartzeko teknologia eta konfigurazio erabilgarriak behar ditugu, gure beharretara egokituak.
CSCL espazio bat martxan jartzeko errekurtso teknologikoekin, ezaugarri batzuk bete behar ditu:
- Erabilerak sinplea eta baliagarria izan behar du.
- Pertsonen, taldeen eta rolen gestio sinplea baimendu behar da.
- Ikasleen ebaluaketa erraztu behar da.
- Tutoretzak eta besteekiko komunikazioa bultzatu behar da. Erabakiak hartzea lagundu eta bultzatu behar da.
- Egonkorra izan behar da.
- Garbi erakutsi behar du fase, etapa eta lanen sekuentzia.
- Erreminten integrazioa plataforma bakarrean egitea komeni da.
Ebaluaketa egiteko sistema bat pentsatu behar da, analisia bezalako irizpideak integratuz. CSCL perspektibatik begiratuta, iturri mistotik etorritako ebaluazioa proposatzen da. Errekurtso teknologikoek eskaintzen diguten abantailaz baliatuz. Ebaluazio prozesua hiru fasetan banatuta dago: Preparatze fasea, kurtsoan zehar ematen den fasea eta amaierako fasea. Ebaluazio bidean zehar, informazioa gordetzeko lau teknika jartzen dira martxan: ekitaldien bilketa automatikoa, obserbazioa, galdeketak eta debateen taldeak. Teknika hauek kuantitatibo eta kualitatiboetan banatzen dira. Datu kuantitatiboak SAMSA izeneko erremintaren bidez analizatzen dira. Datu koalitatiboa berriz, Nudist Vivo-ren bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario