Taldekideak

viernes, 9 de diciembre de 2011

SINTESIA

ORDENAGAILU SAREAK

Hardware erabilgailu desberdinak, errekurtsoak konpartitzeko, komunikazio sare baten bitartez elkartzen direnean, honi ordenagailu sare deritzogu.
Ordenagailu sare honek, iraultza ugari izan ditu 60. Hamarkadaz geroztik, hau erabiltzera zuzendutako taldeak aldatuz joan diren heinean.
Ordenagailu sareen helburu nagusiak, kostuen murrizketa eta produktibitatearen handitzea dira. Izan ere, errekurtso fisiko desberdinak eta informazioa konpartitzeko aukera ematen du.
Ordenagailu sare batean, ordenagailu zentral bat egoten da (serbidorea) besteek baino kapazitate handiagoa duena. Gainontzekoak, host-ak, honekin konektatzen dira, eta potentzia gutxiago izaten dute. Koneksio hau egiteko zenbait elementu erabiltzen dira: Modem-ak, router-ak …
Ordenagailu sare mota desberdinak daude, sare hauen dimentsio, bizkortasun, teknologia eta hauei emango zaien erabileraren arabera.
Makina desberdinak elkarren artean konektatzeko moduari, kable estruktura deritzo, eta bertikala zein horizontala izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario