Taldekideak

viernes, 2 de diciembre de 2011

SINTESIA

MARCO ESTRATÉGICO DE EUSKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN EN LA ESCUELA . Daniel Losada Iglesias. Didactica y  Organización Escolar. Escuela Universitaria de Magisterio de Donostia-San Sebastian.
Gizartearen eraldaketak hainbat izan dira XX. mendetik baina azken urteotan aldaketa horiek oso nabarmenak izan dira. Aldaketa nabarmen horietako nagusiena informazio eta komunikazio teknologiek hartu dituzten balorea izan da.
Tresna hauek eskola ingurunean sartzeko abiapuntua Europan hasi zen 1994an Bangemann informearekin eta ordutik ekimen edo poiektu desberdinak jarri dira martxan Europa mailan: Europa la vanguardia de la comunicación (1996); Estrategia Lisboa (1999); eEurope (2000); Elearning eContenidos (2000); eta Iniciativa 2010 (2005).
Europa mailan, eEuropa (2000) proiektua martxan zegoela Espainian Plan Info XXI (2000) proiektua jarri zen martxan. Ondoren hurrengo ekimenak sortu ziren, baina Espainia mailan: Comision Soto (2003); Educación.es (2004); Avanz@ (2005); LOE (2006); Avanz@; eta Escuela 2.0 (2009-2013).
Europa eta Espainia mailan informazio eta komunikazio gizartea eraikitzen ari zirenez, Euskadin ere horrelako gizartea eraikitzeko beharra zegoen. Horretarako ondorengo proiektuak sortu ziren: Iniciativa 2000 tres (1999); Plan premia (2000-2004); PESI (2002); Plan premia II (2004tik aurrera); Dekretua 175/2007 (2007); Premia III (2009); PESI II (2010);  Modelo de madurez tecnológica de centro educativo (2010); ESKOLA 2.0 (2010) eta Garatu plana (2010).
Nahiz eta proiektu guzti hauek izen desberdinak eduki, guztien helburu orokorra IKT-ak hezkuntza eremuan sartzea da, hau da, tresna berri hauek eskolan sartu eta ikasteko eta irakasteko tresna ezinbestekoak bihurtzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario