Taldekideak

viernes, 9 de diciembre de 2011

sintesia

EDUCASTUR

WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

Sarea etengabe eboluzionatzen ari den baliabidea da. Denbora gutxian web estatiko batetik, web dinamiko batera pasa gara. Lehenengo web-ean erabiltzaileak paper pasiboa betetzen du. Bigarrenean berriz, erabiltzailea parte hartzailea eta kolaboratzailea da. Web berri honi web 2.0 deritzo.
Web 2.0 erabiltzaileak osatzen du, zerbitzuen, baliabideen eta erreminten bidez. Gakoa parte hartzea da eta elkarren arteko interakzioa. Hau ez litzake posible izango erreminta teknologiko potente, eskuragarri eta erabilera errazekorik ez balego.
Web 2.0 bilatzaileetatik eskuragarri dauden zerbitzuz gainezka dago, gainera hauetako asko doako zerbitzuak dira. Zerbitzu guzti hauetan protagonista, konpartitzen duen erabiltzailea da. Pertsona bakarraren saiakerak, bidea ematen du ezagutza konpartitua dagoen sarea eraikitzeko.
Komunikabideen kontzeptua ere aldatzen joan da, web sozial eta blog-en ondorioz. Ikusi bestela prentsa, irrati eta telebistek duten presentzia interneten, formatu dinamikoagoekin eta parte hartzaileagoekin.
Hezkuntzak web 2.0ren potentziala ez aprobetxatzea akats handia izango litzateke. Tresna honi esker, parte hartzea, kolaborazioa eta eraikuntza kolektiboa landu daitezke. Bestetik gaur egungo ikaslea natibo digitalak dira eta beharrezkoa dute informazio gizartean konpetente izateko garapena lortzea.
Informazioa jada ez dago ikasgeletan, baizik eta sarean. Beraz erronka informazioa bilatzeko, elkartzeko eta lantzeko konpetentziak lantzea da, eta hau ezagutza bihurtzea.
Beraz, web 2.0-k hezkuntza posibilitate handiak eskaintzan ditu. Ezagutzea, konpartitzea, sortzea, parte hartzea eta erlazionatzea helburu hezitzaile garrantzitsuak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario